Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Hutsik dauden etxebizitzak. Horiek mobilizatzeko pizgarriak

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita baitago, 2014ko urriaren 23rako antolatu du Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan lan- eta hausnarketa-jardunaldi bat, etxebizitza hutsari buruzkoa.

Euskadi, beste autonomia-erkidego batzuekin konparatuta, etxebizitza huts gutxi izateagatik nabarmentzen bada ere, etxebizitzaren gaineko euskal politikak helburu nagusien artean gordetzen du etxebizitza hutsak gero eta gutxiago izatea eta gero eta gehiago mobilizatzea; egin-eginean ere, 2013-2016 aldirako Etxebizitzako Plan Zuzendariak ardatz estrategikotzat jo du etxebizitza horien kudeaketa eta tratamendua.

Hona Jardunaldiaren helburua: hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko jardunbide onak, Euskadin aplikatzeko modukoak, identifikatzea; hots, etxebizitza hutsen stock-a gutxitzeko zer neurri erabiltzen ari diren jakin, eta haiek Euskadin izan ditzaketen berezitasunei buruzko hausnarketa egitea.

Jarduera hori ELKARGUNE izeneko hausnarketa- eta eztabaida-foroan kokatu du Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sortu baitu foro hori.

Gai horretako adituak bilduko dira jardunaldira, irakaskuntzatik eta administrazio publikotik etorrita, eta bakoitzak bere ikuspegia azalduko du, baita etxebizitza hutsaren arazoak izan ditzakeen irtenbideak ere.

Jardunaldian izena emateko beharrezkoa da hurrengo izen-emate orria betetzea: izen-emate orria

Egitaraua

Azken eguneratzea: 2014/09/24