Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

EAEko Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika. 2013ko 4. hiruhileko prentsa oharra

Eraikuntzaren sektoreak eraikinak birgaitzeak gora egin izanari esker dirau bizirik

Euskadin beste sektore batzuen kasuan bezala, eraikuntzaren portaera ere aldarazi du krisiak, eta, 2007 aurretik ez bezala, eraikuntza berriak egitekoak baino gehiago izan dira lehendik eraikita zeuden etxeak birgaitzeko jarduerak.

2013ko azken hiruhilekoari dagokion «Etxebizitzari eta eraikuntzari buruzko azterketa estatistikoak» berretsi egin du eraikuntza-lanen tipologian sumatua zen joera-aldaketa, krisia hasi zenetik birgaitzeak gero eta pisu handiagoa hartu baitu.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak egindako azterketak dioenez, iazko azken hiruhilekoan obra larrietarako (etxe berriak egiteko zein zaharrak birgaitzeko edo eraisteko) 592 baimen eman zituzten EAEko udalek, eta haietan % 82,4 eraikinak berrantolatzeko izan ziren. Alegia, hamar udal-baimenetatik zortzi izan ziren horretarako.

2013ko 4. hiruhileko prentsa oharra (PDF, 545 KB)

 

Informazio gehigarria

2013ko 4. hiruhileko txostena

2013ko 4. hiruhileko taula estatistikoak

Azken eguneratzea: 2014/04/29