
Seme-alabak dituzten familientzako laguntzak (2007ko urtarrilaren 1a baino lehen jaioa edo adoptatua)
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Familia Zuzendaritza
Dekretu honen helburua da seme-alaba gehiago ―jaiotze edo adopzioaren bidez― izateak familiei dakarzkien aparteko zailtasunei erantzuteko, Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, emango dizkien laguntzak arautzea, horrela, familiei nahi beste seme-alaba izan dezaten erraztuko zaie.
Hona diruz lagun daitezkeen egoerak:
- 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen bigarren semea edo alaba jaiotzea edo adoptatzea.
- 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen hirugarren edo hurrengo seme-alabak jaiotzea edo adoptatzea.
- 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen zenbait ume batera erditzea edo adoptatzea.
Aita eta ama edo horietariko bat, seme-alabatasun natural edo adopzio bidezkoagatik, baldin eta ez badira guraso-agintetik baztertu edo kendu ez bazaie.
- Guraso-agintea duen aita edo ama, baldin eta horietariko bat guraso-agintetik baztertu bada edo kendu bazaio.
- Ebazpen judizial bati jarraiki seme-alaben zaintza duen aita edo ama, banaketa judizial edo dibortzio kasuetan.
- Ebazpen judizialak ezarritakoaren arabera, gurasoek zaintza eta babespea konpartitzen badute, haien artean erabaki beharko dute bietako zein izango den diru-laguntzaren onuraduna.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeko edozein udalerritan erroldatuta dauden pertsonek lortu ahal dituzte dekretu honetan aurreikusitako laguntzak, atal honetan ezarri bezala gutxienez jaiotze edo adopzioa izan baino urtebete lehenago erroldatuta egon beharko dute.
Hona beste seme edo alaba bat jaiotzeagatik edo adoptatzeagatik emango diren laguntzen zenbatekoak:
- Mila eta bostehun euro (1.500), bigarren semea edo alabaren jaiotze edo adopzioagatik; mila ehun euro (1.100) jaiotze-urtean eta laurehun euro (400) seme-alabak lehen urtea beteko duen urtean.
- Mila eta ehun euro (1.100) urtero, hirugarren eta hurrengo semeak edo alaben jaiotze edo adopzioagatik, bost urte bete arte eta laurehun euro (400) zazpi urte bete arte.
Baldin eta diru-laguntzaren kausa den semeren edo alabaren batek % 33ko edo gehiagoko ezintasuna badu, betiere dagokion foru aldundiaren ezintasunaren ziurtagiriaren bidez egiaztatuta badago, aurreikusitako zenbatekoak bikoiztu egingo dira seme edo alaba horri dagokionez.
Aipatzen diren laguntzak jasotzen jarraitzeko, laguntza horien indarraldi osoan Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean dauden udalerrietako edozeinetan erroldaturik jarraitu beharko dute onuradunek.
Ume bat baino gehiagoko erditze edo adopzioagatik emango diren laguntzak.
- Bi mila eta seiehun euro (2.600) urteko, seme-alabek hiru urte bete arte; eta mila eta berrehun euro (1.200) urteko, seme-alabek hamar urte bete arte, bikiak jaioz gero edo bi seme-alaba adoptatuz gero.
- Lau mila euro (4.000) urteko, seme-alabek hiru urte bete arte; eta bi mila eta laurehun euro (2.400) urteko, hamar urte bete arte, hirukiak jaioz gero edo hiru seme-alaba adoptatuz gero.
- Erditze anizkoitzean jaiotako edo batera adoptatutako haurrak hiru baino gehiago direnean, hirukientzat aurreikusitako kopuruaz gain, mila eta laurehun (1.400) euro gehiago emango dira, urtero, haur bakoitzeko, hiru urte bete arte, eta mila eta berrehun (1.200) euro hamar urte bete arte.
Aurreikusitako zenbatekoak bikoiztu egingo dira seme edo alaba bakoitzari dagokionez, baldin eta laguntzaren kausa den semeren edo alabaren batek ehuneko 33ko edo gehiagoko ezintasuna nozitzen badu eta onartu zaion ezintasun-gradua kasuan kasuko foru-aldundiaren ezintasun-ziurtagiriaren bidez egiaztatzen bada.
Ume bat baino gehiago batera adoptatuz gero, laguntzak amaitu egingo dira adoptatutakoek hamar urte betetzen dituztenean. Adoptatutakoak adin desberdinekoak izanez gero, adoptatuko nagusiak adin hori betetzean utziko zaio laguntza emateari.
Artikulu honetan jasotako laguntzak jasotzen jarraitzeko, onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetako edozein udalerritan erroldatuta egon beharko dute, laguntzak indarraldian dauden bitartean.
176/2002 Dekretua, uztailaren 16koa (pdf, 54.3 KB). Dekretu honen bidez, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dira, Maiatzaren 30eko 109/2006 Dekretuaren (pdf, 102 KB) Azken Xedapenak aldatua.
Fax: 945 01 91 57
Posta elektronikoa: familia@ej-gv.es
1.- Lehenengo eskaria:
a. Eskatzaileen -eta haren ezkontide edo bikotekidearen- nortasuna egiaztatzen duten agirien fotokopia.
b. Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titulartasun-datuen fotokopia.
c. Eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean erroldatuta daudela adierazten duen ziurtagiria, bizilekuan bizi diren pertsona guztien zerrenda eta guzti, dekretu honetako 4.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.d . Laguntzaren kausa diren adingabekoak eskatzaileen seme-alaba gisa hartzen dituen familia-liburuaren fotokopia konpultsatua.
e. Adopzioa izanez gero, adopzioa eratzen duen auto judizialaren fotokopia konpultsatua, baldin eta adingabeen jatorrizko herrian indarrean dauden legeen arabera eratutako adopzioa bada, eta Espainiako agintariek emandako auto judizial irmoaren fotokopia konpultsatua, berriz, Espainian adoptatze aldera adingabearen jatorrizko herrian adopzio sinplea edo tutoretza eratu bada.
f. Dagokion ezintasun-ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, baldin eta laguntzaren kausa diren semeren edo alabaren batek ehuneko 33ko edo gehiagoko ezintasuna onartua badu.
g. Eskatzaileen zinpeko aitorpena, beste edozein administrazio publikok gai eta helburu beragatik laguntzarik ematen ez diola agerian gera dadin. Horrelakorik jasoz gero, laguntzaren zenbatekoa eta administrazio laguntzailea jasoaraziko da. Eskatu badu, eta ebazpena emateke egonez gero, egoera hori ere jasoaraziko da.
h. Eskatzaileen zinpeko aitorpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere organismo autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen baitan hasitako eta oraindik izapidetzen ari diren dirua itzultzeko edo zigorrak ezartzeko prozedurei buruzkoa.
Ekarri beharreko dokumentazioa eskaria entregatzean egiaztatu ahalko da. Dokumentazioa jaso duen funtzionarioak originalak eta kopiak erkatuko ditu eta berdinak direla agerraraziko.
2 -Urteroko hurrengo ordainketak eta diru-laguntza luzeatzea
1- Eskaera berrietarako eta jadanik onartutako laguntzen urteroko ordainketetarako
Lehenengo eskabideak jaiotzetik edo adopzioa egin denetik hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira.
Urteroko hurrengo eskaerak urtean zehar aurkez daitezke.
Adopzioen kasuan epea (3 hilabete) adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala interesdunari jakinarazten zaion egunean hasiko da zenbatzen.
Nazioarteko adopzioen kasuan diru-laguntzaren ebazpena ez da emango Erregistroan egindako inskripzioa espedientean sartu arte.
2- Maiatzaren 30eko 109/2006 Dekretuak sartutako bigarren eta hirugarren edo hurrengo seme-alabentzako zabalpenetarako
a- 2002. urtean jaioak: 2007. urte osoa izango da diru-laguntza zabaltzeko eskabidea aurkezteko epea.
b- 2003. urtean jaioak: 2008. urte osoa izango da diru-laguntza zabaltzeko eskabidea aurkezteko epea.
c- 2004. urtean jaioak: 2009. urte osoa izango da diru-laguntza zabaltzeko eskabidea aurkezteko epea.
d- 2005. urtean jaioak: 2010. urte osoa izango da diru-laguntza zabaltzeko eskabidea aurkezteko epea.
e- 2006. urtean jaioak: 2011. urte osoa izango da diru-laguntza zabaltzeko eskabidea aurkezteko epea.
Hirugarren edo hurrengo seme-alaben adopzioen kasuan, haurraren jaiotze-data hartuko da kontuan, eta ez adopzioarena; izan ere, laguntza hauek adinaren arabera ematen dira, hau da, haurrak zazpi urte bete arte, eta ez da zenbatzen aipatutako adina betetzen den urtea.
Eskabideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira, behar bezala eta osorik betetako eskabidearen bidez, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein baliabideren bidez.
Ez dago.
Familia Zuzendaria.
Hiru hilabete.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
1.-Lehenengo eskaera
Eskaera orria eta zinpeko aitormena (pdf, 5.31 MB)
2.- Laguntza berriztatzea eskatzeko
Berriztatze eskaria (pdf, 622 KB)
3.- Bigarren edo hirugarren seme edo alabentzako laguntzak zabaltzeko eskabidea egiteko
Laguntzak zabaltzeko eskabidea (pdf, 644 KB)
Eskabidea, hasierako eskabidea egin zuen pertsona berak egin behar du, honako kasu hauetan izan ezik: eskatzailearen heriotza, dibortizo edo banaketa dela eta kustodia galtzen denean …..
Bankuko kontu zenbakia aldatu baduzu, kobratu nahi duzun kontu korronteko edo libretako titularraren datu identifikatiboak agertzen diren orriaren fotokopia.
Ez daude.
Ez daude.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
18/11/2008