
Dokumentu historikoen funtsak digitalizatzeko diru-laguntzak 2008
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Euskal dokumentu-ondarea eta euskal bibliografia ondarea -bereziki 1950. urtea baino lehenagoko aldizkako euskal argitalpenak- digitalizatzeko proiektuak.
a) Betirako gordeko den artxibo digitala sortzea.
b) Kopia digital bat sortzea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren mendeko web-orrialdeetan hedatzeko.
Artxibo-funtsen eta dokumentu-bildumen titularrek, publikoak nahiz pribatuak.
400.000 €
EHAA, 2008ko uztailaren 4koa
Borja Aginagalde
Tlf.: 943 76 28 40
Eranskinekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:
a) Eskatzailearen NANaren fotokopia.
b) Programa bakoitza azaltzeko memoria.
c) Diruz lagunduko den programa bakoitzaren aurrekontua.
d) Zerga-betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.
e) Ordainketa gauzatu ahal izateko dokumentazioa, edo "Datuen alta/Hirugarren interesduna" inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: "Datuen alta/Hirugarren interesduna" fitxa, Agindu honen II. eranskinaren ereduari jarraituz.
f) Zinpeko aitorpena, diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen duen zehazpen administratibo edo penalik ez duela eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik ez duela ziurtatzen duena.
Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, aurreko b), c), d), e) eta f) idatz-zatietan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:
a) Eskabidea egin duenari buruzko argibideak erakutsiko dituen dokumentazioa. Horretarako, eraketa-agiriaren kopia soila edo, hala badagokio, estatutuen arauak eta, hala badagokio, dagozkion erregistroetan izena emanda duela erakusteko egiaztagiria.
b) Pertsona juridikoaren legezko ordezkari jardunez gero, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANaren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.
c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria.
Aurreko zenbakietan adierazitako dokumentazioaz gainera, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programa bakoitzerako eskatutako diru-laguntzen zerrenda ere aurkeztu beharko da, erakunde publiko zein pribatuaren izena eta diru-laguntza eskabideen egoera aipatuta (ezetsia, erantzunaren zain, emana..., bai eta diru-kopurua ere). Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programetarako beste inongo laguntzarik eskatu ez dela egiaztatzeko jakinarazpena
2008-7-5etik 2008-8-4ra
Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Hilabeteko epea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Ikusi artxiboa (doc 239 kb)
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.