Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A


Herritarren Partaidetzarako eta Harreman Instituzionaletarako Sailburuordetza

 

Titularra: Agustin Atxa Picaza
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945016406 Ext. 16406


Egitekoak
  • Zenbait mekanismo indartzea gizarteak parte-hartze demokratikoa izan dezan, lurzoruaren, hirigintzaren, etxebizitzaren eta gizarte-gaien arloetako politikak planifikatu eta gauzatzerakoan, bai eta arlo horien eskumenak gauzatzerakoan ere .
  • Etxebizitzaren, lurzoruaren eta hirigintzaren politikaren gizarte-ikuspegia sustatzea, eta ikuspegi hori gizarteratze-politikekin bateratzea.
  • Elkarte, fundazio, gobernuz kanpoko erakunde eta gizarte-mugimenduekiko laguntza-harremanak indartzea, hala badagokio, haien ekarpen eta proposamenak bideratu ahal izateko sailaren eskumenen esparruan.
  • Herritarren sentsibilizazioa eta gizarte-kontzientziazioa sustatzea, lurzoruaren, hirigintzaren, etxebizitzaren eta gizarte-gaien arloetako politikak diseinatu, planifikatu eta gauzatzerakoan parte har dezaten.
  • Harreman instituzionalak eta sailaren komunikazio eta informazio orokorreko politika ikuskatzea.
  • Jaurlaritzaren Kontseiluari eta Ekonomia Gaietako Ordezko Batzordeari aurkeztu behar zaizkion gaien jarraipena egitea.