Atal honetan eraikuntzaren sektorearekin eta enpresa-kudeaketa, berrikuntza, I+G edo iraunkortasuna bezalako gai berritzaile eta interesgarriekin erlazionatutako ikerlanak, txostenak eta beste mota bateko argitalpenak eta web-orrietarako estekak aurkezten dira.
Madrilgo Erkidegoak argitaratu du, Ekonomia eta Ogasun Sailaren eta Madrilgo Erkidegoko Energia Fundazioaren (Fenercom) bidez, eta ura/energia binomioa ura/ondasun urria binomioarekin parekatzeko tresna bat izatea da helburua. Gida horretan, hainbat arlo deskribatzen dituzte autoreek: ur- eta energia-kontsumoaren arteko erlazioa; etxean aurrezteko gailu modernoak; ur grisak berrerabiltzeko teknologiak; euri-ura baliatzeko sistemak; saneamendu-sarean energia termikoa berreskuratzeko sistemak, eta saneamendu-sarean galerak hautemateko metodo sinpleak, galera horiek zuzentzeko eta konpontzeko.
hiru atal bereizi ditu:
atalak:
.
eskuliburuaren 12. kapituluan (Noise and Vibrationg During Construction) azaldutako metodologiak: obrako makinariak sortutako bibrazioek inguruko egituretan izan dezaketen eragina kalkulatzeko metodologia objektibo bat ezartzen du.
) proiektatu du Vancouver-erako (Kanada). Green-ek, gainera, proiektuaren memoria partekatu du, ikerketaren xehetasunak eta diseinuaren emaitzak erakusteko.
. Txostenean, sektoreko 600 adituren iritzia jaso da; horien artean daude, besteak beste, finantza-erakundeak, inbertitzaileak, sustatzaileak, higiezinen enpresak eta bitartekariak.
. Nafarroako Unibertsitateko Zura Katedrak eta Nafarroako Gobernuak argitaratu dute.
, Foro pro Clima Madrid-en egina.
.
.
.
.
finantza-analisi bat eskaintzen digu Climate Strategy & Partners-en eskutik, Espainiako 2020ko etxebizitza-parkeak izan lezakeen energia-aurrezpena eta CO2-emisioen murrizketa aztertuz WWFk 2010ean egin zuen ikerketari buruzkoa. WWFk ondorioztatzen duenez, etxebizitzak energiaren ikuspuntutik birgaitzeak aukera emango luke 2020rako 8 milioi tona CO2 baino gehiago murrizteko urtean, eta horrek onurak ekarriko lizkioke Espainiako ekonomiari eta gizarteari. Izan ere, lanpostuak sortzea sustatuko luke: 2020ra bitartean Espainian 3,3 milioi etxebizitza energetikoki birgaitzeak 150.000 lanpostu iraunkor sorraraziko lituzke epe luzera.
txostenak sektoreko 200 zuzendari baino gehiagoren iritziak jaso ditu. Erakunde finantzarioen higiezin-aktiboak arrazionalizatzea eta haien desinbertsioa egitea gakoa izango da sektorearentzat 2012an. Inbertsioa, nagusiki, bulegoen sektorean eta retail arloan (merkataritza-zentroak) egingo da. Etxebizitzen sektorean, 10 zuzendaritik 9k uste dute etxebizitzen prezioek behera egiten jarraituko dutela, nahiz eta Madrilen eta Bartzelonan joera horren amaiera aurreikusten den dagoeneko.
, Industria, Energia eta Meatze Zuzendaritzaren bitartez eta Madrilgo Erkidegoko Energiaren Fundazioaren laguntzarekin, eta erakutsi nahi du energia-ikuskapenak mekanismo ezin hobeak direla energia-eraginkortasuna jabe-komunitateetan sartzen hasteko; izan ere, energia-kontsumoaren berri izanez gero, energia-gastuari zer faktorek eragiten dioten detekta daiteke.
egiteko ideia (fitxategiak 36 Mb baino gehiago ditu, eta, beraz, denbora pixka bat beharko du deskargatzeko). Asmoa zen irisgarritasun-eskuliburu edo -gida bat idaztea, modu antolatuan eta sistematikoan emateko irisgarritasun unibertsalaren arloko lan teknikoak egitean kontuan hartzea komeni den diseinuaren oinarrizko kontzeptuak, jarraibideak, irizpideak eta zehaztapenak.
egongo da.
Alemaniako banku publikoaren programetako funts publikoen bidezko finantzaketaren eraginari buruzko analisia eskaintzen du txostenak, energia-eraginkortasunaren eta 2008 eta 2010erako CO2ren murrizketaren arloetan betiere.
.
. Energia-erabileren eta -iturrien arabera egin da lan hori, eta aintzat hartu dira ekipamenduaren ezaugarriak, orokorki eta estatua bereizi den hiru klima-eremuetan.
elkarteak argitaratutako dokumentu hau kontsultatzea: "Sukaldeetako sua itzaltzeko babes-sistemetarako gutxieneko gomendioak" (2011ko ekaina).
Tecnifuego-Aespiren sistema finkoen batzorde sektorialak egin du, eta oso erabilgarria da sukalde profesional edota industrialetako sua itzaltzeko sistemak instalatzeko, ikuskatzeko eta haien mantentze- eta gainbegiratze-lanak egiteko.
.
deskargatu daiteke.
deskargatu daiteke.
honen helburua da eraikinak hozteko sistemen azken energia-beharrak modu merke eta ekologikoan murrizteko edo ezabatzeko neurri egokiak ikertzea eta ebaluatzea.
.
, buletinaren egileen zerrenda bat dago —nabarmena da espainiar teknikarien parte-hartzea—, eta baita edukien aurkibidea ere.
bitartez.
dorre-garabien Europako fabrikatzaile nagusiek bidegabeko lehiapean fabrikatutako makineria eta langileen segurtasuna arriskuan jartzen duena azkar detektatzeko tresna gisa erabiltzeko gida bat garatu dute.
. Ezagutza tekniko handirik izan gabe ere azter litezkeen oinarrizko elementuen zirriborroa da.

: hiri-ingurunea, azpiegiturak eta prozesuak. Eraikuntza-sektorerako interesa duten I+G+Bko esparru guztiak bildu nahi dira ardatz horietan. Eraikuntza Plataforma Teknologikoko kide diren 20 erakundek baino gehiagok hartu dute parte dokumentua egiten, eta, beraz, enpresen (handiak eta ETEak), zentro teknologikoen, ikerketa-zentroen, unibertsitateen eta elkarteen iritzia jaso dute. Sektorea teknologiaz hornitu lezaketen beste plataforma batzuen ekarpenak ere sartu dituzte.
esaten denez, araudi-esparru egokiarekin, 2001a baino lehen eraikitako hamar milioi etxebizitza nagusi eralda daitezke, eta kontsumo baxuko eta berotegi-efektuko emisio baxuko etxe bihurtu hurrengo lau hamarkadetan.
. Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioak parte hartu zuen txosten hori egiten, zenbait autonomia-erkidego eta udal handitako ordezkariekin batera. Taldearen helburua zen elkargoko bisa behar duten lan profesionalak aurkezteko betebeharrari lotutako eskakizunen analisia egitea. Taldearen txostenari lotuta, Batzordeak administrazio guztientzako arlo horretako gomendio batzuk onartu ditu.
, BPIE (Buidings Performance Institute Europe) erakundeak egina.
frantsesez dago, eta hau da jatorrizko izenburua: Leviers à l'innovation dans le secteur du bâtiment.
daude ingelesez, zero energia eta zero energia garbia duten eraikinei buruz ("zero energy buildings" eta "net zero energy buildings").
dago.
.
eskuratu daiteke, pdf formatuan.
artean badaude ondare historiko, artistiko edo naturalari aplika dakizkiokeen irizpideak ere.
azaltzen du irisgarritasuna arautzen duen eskubidearen onuradunak etxebizitzaren jabeak direla, baldin eta bertan minusbaliotasuna duten pertsonak edo 70 urtetik gorako adinekoak bizi badira, lan egiten badute, edota zerbitzu altruistak nahiz borondatezkoak ematen badituzte.
Kanpainaren ekimen bat da. Kanpaina hori ICLEIk zuzentzen du, eta Europa osoko administrazio publikoari kontratazio jasangarria aplikatzen eta lorpenak sustatzen laguntzeko dago diseinatuta.
dokumentuan laburbiltzen da. Besteak beste, hauek jasotzen dira:
webgunetik deskargatu daitezke.
.
, eta sektoreko profesionalentzako tresna gisa aurkeztu dute. Profesionalentzako eskuliburu didaktiko bihur daiteke, horren bidez, azken erabiltzaileari azaldu baitiezaiokete zer onura dituen berrikuntza % 100 jasangarriak egiteak, berrikuntza eta apainketa abangoardistenaren baloreak ahaztu gabe.

horren arabera, eraikuntzaren esparruan hildakoak eragiten dituzten istripuen % 71 langile kualifikatuei eta ardurak dituztenei gertatzen zaizkie.
eta lortutako emaitzak aurkeztu ditu oraingoan. Nekazaritza eta Elikadura Ikerketa eta Teknologiako Institutu Nazionalak (INIA) landu du txostena, MIMEk eskatuta, eta pinu erradiatuaren egurra Espainiako arauaren arabera sailkatzea lortu da, bai eta Europan hedatuen dagoen arau alemaniarraren arabera sailkatzea ere. Azterketak dioenez, Euskal Herriko pinu erradiatuko eskuairalde lodiko egurra C20 klase gogorraren barruan sailkatu da.
berrien arabera, 2010eko laugarren hiruhilekoan, saltzeke dagoen etxebizitza berriaren stocka 800 mila unitatekoa da
. Gaur egun Espainiako eraikinen eraginkortasun energetikoaren Zuzentaraua zenbateraino gauzatu den eta etorkizunera begira landutako garapen-planen egoeraren ikuspegi orokorra ematen da bertan. Txostenak hainbat alderdi ukitzen ditu: legerian izandako aldaketak, bizitegi-eraikinen, bizitegikoak ez diren eraikinen eta eraikin publikoen ziurtapena, kalitate-bermea, aditu kualifikatuen gaikuntza eta azterketak, ikuskapenak, kalitate-kontrolerako mekanismoak barne, informazio- eta komunikazio-kanpainak, pizgarriak eta subsidioak.
erakundeko webean irakur daitezke beste herrialde batzuetako agiriak.
erakusten duenez, etxeetan eguzki-panelak jartzean areagotu egiten da etxe horien birsalmenta-prezioa.
daiteke), eta helburutzat du, birgaitze energetiko bat egin behar duten teknikariei laguntzea. Valentziako Eraikuntzaren Institutua eta Ingurumen, Ur, Hirigintza eta Etxebizitza Conselleria gaur egungo eraikinen Energia Ebaluaziorako prozeduren sistema integral bat
ari dira garatzen, eta ekimen horren baitan landu da katalogo hau.
erakundeak argitaratutako “Costo de optimalidad - Discutir la metodología y los retos dentro de la refundición de Eficiencia Energética de los edificios" (Kostu ezin hobea – Metodologiaren eta erronken eztabaida Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Zuzentarauaren moldaketaren barruan) azterketan egiten den moduan. Aipatutako agiriak ikuspegi gehigarri eta zehatzago bat ematen du.
, berriki egindako lan baten emaitza nagusiak laburbiltzen dira. Azterketa horretan, FFIren datuak erabili dira Espainiako familiek etxebizitza bat erosteko erabakia zergatik hartzen duten ezagutzeko. Zehazkiago, lehenik eta behin, familia espainolek beren aberastasunaren zati hain handia lehen etxebizitza ez den beste etxebizitza batera bideratzeko dituzten arrazoiak aztertu dira. Modu berean, familiek etxebizitzak erosteko erabiltzen duten guztizko aberastasunaren proportzioa erabakitzen duten baldintzatzaileei eta familiek aberastasun-maila horretara iristeko behar duten denborari buruz hitz egiten da, eta arreta berezia eman zaie etxebizitzaren prezioaren bilakaeraren gainean egiten dituzten aurreikuspenei. Zentzu horretan, lan hau etxebizitzaren eskariari buruzko beste azterlan batzuk baino osoagoa dela esan behar da. Izan ere, horrelako azterlanetan jabetzako etxebizitza (edo etxebizitzak) edukitzeko aukerak erabakitzen dituzten arrazoiak aztertzen dira, baina ez dira aztertzen bigarren etxebizitzen eskuratzea, edo higiezin-aberastasunaren metatzearen alderdi dinamikoak.
adierazle ekonomiko ugari barne hartzen dira, hala nola langabezia, konfiantza-indizeak, ekoizpen-indizeak eta eraikuntzaren azpisektoreen indizeak, eta azken horien artean, zementu-kontsumoa, agregakinak, altzairua, etxebizitza-stockak erkidegoka, stockaren prezioa, industria-prezioak, materialen prezioak eta eskulana, besteak beste. Eraikuntzaren sektorearen eta bere bilakaeraren erradiografia bat da.
barne hartutako ideiekin, Lurralde eta Hirigintza Antolamenduaren inguruan eztabaidatzeko eta gizarte-elkarrizketa garatzeko oinarriak finkatu nahi dira, bai eta lege-esparrua zehaztu ere, eta Herri Administrazioez gain, nahi duten herritarrek, organismoek edo elkarteek eta interesa duten pertsona guztiek parte hartzea bilatzen da. Hortaz, ez da irakurketa finalista bat egin nahi, baizik eta irekia eta gogoetatsua.
aurkezpen-formatuan dago.
aurkezpen-formatuan dago.
burutu zuen eraikinen energia-efizientziari lotutako sektore publikoko Europako esperientzien gainean. Oinarrizko helburu bat sektore publikoko efizientzia sustatzeko zerbitzuak kontratatzeko orduan izandako finantza-, antolakuntza-, zuzenbide- eta informazio-arloko oztopoak identifikatzea zen, batez ere energia-zerbitzuen kontratuen bidez.
, ondasun eta produktu iraunkorrenen sorrera, ekoizpena eta kontsumoa bultzatuz eredugarri izan daitezen, iraunkortasunaren aldeko apustuan kontratazio iraunkorreko prozesuei ekiten dieten administrazioei informazioa jartzen die eskueran.
azaltzen duenez, industriak nolabaiteko hobekuntza izango du kapital-inbertsioan, gero eta neurri handiagoan etorriko baitira Asia-Itsaso Bareko inbertitzaileengandik, instituzioetako inbertitzaileengandik zein arrisku-kapitaleko funtsetatik. Hala ere, arriskuaren kontrako egungo jarrera dela eta, inbertsio horiek askoz zuhurragoak izango dira: inbertsio-eragiketen prezioa aurreikusiz eta arriskua zein gardentasuna eta argitasuna baloratuz.
egiteko, eskaintza eta eskaerako ekonomia- eta finantza-aldagaien multzo bat aztertu da. Txostena autonomia-erkidegoak murgilduta dauden eszenategiaren ikuspegi bat lortzeko balio duten aldagaien aukeraketa batez osatzen da.
eraikuntza iraunkorraren glosategia ingelesez, frantsesez, alemanez eta gaztelaniaz eskaintzen du. Alfabetikoki antolatuta dago glosategia, ingelesezko terminoen arabera. 147. orrialdean lau hizkuntzen aurkibidea dago. Aurkibide horrek termino jakin bat hizkuntza batean aurkitzeko orrialde zehatza adierazten dio irakurleari.
helburua izan da eraikin baten portaera termikoaren oinarrizko ezagupenen eta teknikoagoak eta xehetasunezkoak diren, eta, normalean, proiektu-egile nagusien ezagupenetatik kanpo geratzen direnez adituen esku uzten diren beste alderdi batzuen arteko hutsunea gainditzea.
Jardunbide Egokien Sarien barruan 2001-2011 Tokiko Garapen Iraunkorraren esparruan saritutako esperientziak jaso dira.
, ingelesez. Acción Concertada 2007-2010 bost gai nagusiren inguruan antolatuta dago:
izeneko agiriari esker, enpresek erabaki hobeak har ditzakete negozioen inguruan, ekosistemak eta horien gaineko inpaktuak kontuan hartuta.
tresna eta neurri komunen berrikuspena egiten da. Horrela, Europa osoko politika energetikoaren tresnen sorta zabala eta eraginkortasun-neurriak barne hartzen dituzten hamabi kasu praktiko aztertu dira. Helburua da oinarri analitikoa prestatzea, honako alderdi hauen inguruan eztabaida sakon bat egiteko: Nola ziurtatu eraginkortasun energetikoaren finantzaketa eraikinen birgaitzean? eta, nola lagundu etorkizunean eraginkortasun energetikoan egin beharreko inbertsioei buruzko ideia eta ikuspegi berriak sortzen?
enpresei laguntzeko tresna gisa aurkezten da, izan ere, gaur egun edozein enpresatarako funtsezkoa da energiaren kudeaketa egokia egitea, batez ere gaur egungo egoera ekonomikoak iraunkortasunarekin lotuta ekarri dituen eskakizunak kontuan hartuta. Horrezaz gainera, gidan barne hartutako ekimenak oso interesgarriak dira bai konpainia handientzat bai ETEentzat, bertan aurkezten diren aurrezteko neurriek eta eraginkortasun energetikoa lortzeko neurriek ez baitute inbertsio handirik eskatzen, baldin eta ondo antolatzen eta gauzatzen badira.
iresgarritasunaren araudiak agintzen duena ezagutzeko eta enpresak iresgarri izan daitezkeela kontzientziatzeko baliagarri da.
, ingelesez, hiriek datozen urteetan izango duten etorkizuna aztertzen du, mundu osoko hiri-ekonomiei buruzko joeren datuak aztertzen ditu eta biztanleriaren eta globalizazio ekonomikoaren dinamikek hirietako hierarkiak zein modutan aldatuko dituzten –jada aldatzen ari dira- erakusten du.
aurkeztu du, Etxeko Tekniken, Teknika Energetikoen eta Ingurumen Tekniken Alemaniako Industria Elkarteak (BDH) argitaratutako aldizkaria oinarrian hartuta.
, ingelesez, 2050erako berotegi-efektuko gasak murrizteko (4 faktore batera arte) kontratuek eredu ekonomikoan eman dezaketen laguntzari buruz hitz egiten du. Frantzia, Italia eta Erresuma Batuko proiektu pilotuen aurrerapen-egoera aurkezten da, eta Bulgariak egun duen egoerari buruz hitz egiten da. Gizarte-etxebizitzetan errendimendu energetikoko kontratuak eskala handira errepikatzeko oztopo handienak aztertzen dira eta lege-garapenak proposatzen dira, hala nola helburu hori lortzera zuzendutako politika publikoak.
ereduaren eta Frantzian egindako saiakuntzaren azalpenak ematen dira. Berriaren iturritik eskura daiteke Bartzelonan 2011eko martxoaren 17an Ecoserveis Hitzaldien barruan egindako aurkezpena (gaztelaniaz).
honen bitartez, gas-instalazioen ezagupena hurbildu nahi zaie arkitektura-proiektu batean parte hartzen duten teknikariei eta instalazio-enpresei. Garrantzi berezia ematen zaie instalazioen elementu esanguratsuek beharrezkoak dituzten espazio eta kokapenetan eragina izan dezaketen alderdiei, hala nola gailuen kokapena, preziozko gas likidotuaren biltegiak (GLP), makina-gelak, kontagailuen gelak, tutueriaren diseinua eta errekuntza-produktuen hustea.
Europako Proiektuak bi txosten
argitaratu ditu, hamar herrialdetan egindako EEEZren ezarpenaren aurrean jasotako erantzunak laburbiltzeko. Lehen txostenean Belgika, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Letonia eta Portugalgo jabeekin egindako ehun elkarrizketa sakon baino gehiagotan lortutako emaitzak laburbiltzen dira. Beste txostenean, berriz, Danimarka, Finlandia, Alemania, Holanda eta Erresuma Batuko jabeei egindako inkestaren emaitzak barne hartu dira. Inkestan 3.207 jabek emandako erantzunak jaso dira. Bi azterlanetan garbi ikus daiteke oso zaila dela energia-eraginkortasunaren ziurtapena (EEZ) edukita horren esanahiaz ohartzen diren pertsona jabeak aurkitzea. Horrela, inkestako emaitzek erakusten dutenez, EEZ eduki eta horren garrantziaz eta EEZko gomendioen garrantziaz ohartzen diren pertsona jabeek joera handiagoa dute beren jabetzetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko berrikuntzak egiteko. Hala ere, EEZk, berez, ez du eraginik etxebizitza bat erosteko orduan edo hobekuntzak egiteko orduan.
. Ukiezinen Azterketa Institutuak, Reputation Institute-ekin batera eta BBVA eta Ferrovial enpresen babesarekin landutako txostena.
eta ekonomia- eta gizarte-eragile guztiengana zuzentzen da, IKTen bidez eraginkortasun energetikoaren erronkari nola aurre egin aztertzeko helburuarekin.
erakundearen esanetan, eraikuntzaren sektoreko isurketak eta energia-kontsumoa murrizteko formula eraginkor bakarra, jada eraikita dagoen parkearen energia-eskaria murriztea da, eta horretarako funtsezkoa da eraikinen isolamendu-mailak hobetzea.
eta komiki moduan aurkeztu da, herritarrek erraz uler ditzaten bertan adierazitako mezuak. ANDIMATek prestatu ditu gidoia eta edukiak.
argitaratu du eta birgaitzearen alderdi termikoak eta akustikoak garatzen dira bertan.
, birgaitze bat egiten hasten diren pertsonentzako erreferentzia erraza eta zehatza izateko. Oinarrizko kontzeptuak, gomendioak eta iradokizunak barne hartzen ditu eta obrak behar den bezala gauzatzeko beharrezkoa den informazioa eskaintzen du.

agiria. EUSKALITen koordinaziopean landu da, ASLE, Mondragón, Confebask, Orkestra, SPRI, Innobasque, IZAITE eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean eta kudeaketa aurreraturako bideari ekiteko barneratu eta landu beharreko printzipioak eta ideiak laburbiltzen ditu. 



, zerbitzu anitz aipatzen dira, besteak beste: etxebizitzan eraginkortasun energetikoa lortzeko hobekuntzak, energia-iturri berriztagarrien erabilera, eska daitezkeen laguntzak eta dirulaguntzak, energiaren arrazoizko erabilerari buruzko legeria eta araudia, energia-azterketa, arkitektura bioklimatikoa eta eraikinen isolamendua.
Madrilgo Udalak aurkeztu du eta Ingurumen Ataleko Iraunkortasuna eta Agenda 21 Zuzendaritza Nagusiak landu du, Madrilgo Erkidegoko Erabiltzaile eta Kontsumitzaile Independenteen Federazioaren (FUCI) laguntzarekin.

, eta Europar Batasuneko Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorrak landu du. Eskuliburu honetan Europako Hiri Berdea Sarietan finalista izandako zortzi hiriek hiri-garapen iraunkorraren esparruan egindako jarduerak azpimarratzen dira.


.
, gaztelaniaz, bi eszenategi bereizten ditu: Europa eta Espainia. Eta honakoak bertan garatzen diren gaiak:Eraikuntzaren sektorea Espainian: Azterketa, aukerak eta proposamenak
Emerituen Elkargoak
eskatu zion “Eraikuntzaren sektorea Espainian: Azterketa, aukerak eta proposamenak”
izeneko azterketa egiteko, Alcalá de Henares-eko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuaren katedratikoa den Juan Ramón Cuadrado-Roura irakasleak zuzendutako lan-talde bati. Azterketan eraikuntzak berriki ezagutu duen bilakaerari eta horren arrazoiei buruzko diagnostikoa egiten da eta, era berean, hainbat proposamen egiten dira sektorea berpizteko. Proposamen horietan lehentasunezkotzat jotzen diren esparru guztiak barne hartzen dira: alokairuko etxebizitzen merkatua, etxebizitzen birgaikuntza, eskumenak lurralde-antolamenduan, gizarte-azpiegiturak, salgaien garraioarekin lotutako araudia, ura eta turismo-inguruneekin erlazionatutako azpiegiturak.



helburua da eragile ekonomiko espainolei eta, oro har, gizarteari, etorkizuneko gure hazkunde-ereduan berrikuntzari dagokion funtzioari buruzko hainbat mezu helaraztea. Mezu horiek osatzeko, gaur egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, potentzial handieneko sektore, talde, arlo, eta abar garatzeko estrategia bat definituko da eta potentzial hori epe ertain eta luzera errealitate bihurtzeko terapeutika bat definituko da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoak eta Accenture kontsultoretzak sortutako Economía y Gestión de la Innovación katedrak egin du dokumentua.
helburua da eraikuntzaren sektoreak ekonomian betetzen duen funtzioa sakonkiago ezagutzea, materialen industriaren eta eraikuntzaren arteko erlazioak zehaztea eta eraikuntza-jarduerak industrian duen errestatze-efektua kuantifikatu ahal izatea, hartara, horiek kontuan hartuta enpleguan, inbertsioan, I+G+b esparruan, eta abar duen inpaktua ezagutzeko. Horretarako, funtsean eragile desberdinen arteko fluxu eta erlazioetan oinarritutako koefizienteak eta biderkatzaileak erabiliko dira.
jasotzen da Europar Batasunak hartutako konpromisoa politikoa, hain zuzen ere, 2020 Europako Estrategiaren helburuak lortzeko, hau da, hirien garapen adimentsuago, iraunkorrago eta gizarteratzaileago bat egitea, hiri-birsorkuntza integraturako bitarteko nagusiak definitzeko eta erabiltzeko konpromisoa. Agirian, halaber, Leipzig eta Marseillan aitortutako hiri-garapeneko printzipioak praktikara eramateko konpromiso komuna adierazten da. Printzipio horiek honako alderdi hauekin daude lotuta: ekoeraginkortasuna, gizarte-kohesioa, bizi-kalitatea, etxebizitza-parkearen modernizazioa eta gizarte-eragileak Europako hiri finkatuan inplikatzea.



ingelesez dago, baina honakoa izan daiteke itzulpena: “Kontsumo baxuko eraikinak: proiektu baten lorpenak, etxe berrietarako energia aurrezteko soluzio berri eta erosoak”.
, 2030. urterako karbonoan neutroa izango den Britainia Handia proposatzen da. Agiriaren 4. kapituluan eraikuntzari buruz hitz egiten da.
web-orrian ingelesez idatzitako txostena "2010 European Housing Review"
eskura daiteke, bai eta gaztelaniaz egindako laburpena ere "Etxebizitzaren Europako Txostena. Laburpen exekutiboa”
.
, LEHR, Etxebizitzen birgaikuntza energetikoa proiektu belgikarraren helburuak honakoak ziren: nazioko eta nazioarteko adituen bitartez berrikuntza arrakastatsuak identifikatzea, berrikuntza horien diseinu, eraikuntza eta funtzionamenduari buruzko informazioa biltzea eta proiektu horiek etxebizitzen jabeen artean ezagutzera ematea.
sektorean funtsezkotzat jotzen diren lau erronkei erantzuteko ideia praktikoak ematen ditu: osasuna eta segurtasuna, eraikuntza iraunkorra, hornikuntza-katea eta aukera-berdintasuna. “Azterketaren arabera, lehentasuna eman behar zaie obrak kontrolatzeko sistema bat garatzea edo langileei osasunaren eta segurtasunaren esparruetako prestakuntza ematea bezalako gaiei", azpimarratu zuen Grandak.
.
azken urteetan etxebizitza-sektoreak Espainian ezagutu duen bilakaera aztertzen da, eta Espainiako Gobernuak sektorearen normalkuntza eta berrorientazioa sustatzeko abian jarritako neurrien ebaluazioa egiten da.Adierazitako guztia kontuan hartuta, birgaikuntzan emandako onikusiak % 10,5 gehiago izan dira 2009an. Etxebizitzaren alokairuak % 19 egin du gora. Eta BOE etxebizitzak dira 2009an eraikitzen hasitako etxebizitzen erdia.
Europako proiektuaren helburu nagusia izan da eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko araudien kalitatea eta eragina hobetzeko iradokizunak egitea, berariazko sei gairen inguruan:
ingelesez dago eta aipatutako gai bakoitzari dagozkion gomendioak laburbilduta daude bertan. Modu berean, beste proiektu batzuetako gaiak ukitzen ditu eta irakurleari materialik garrantzitsuena eskaintzen zaio, egiten dituen galderei erantzuteko.
argitaratu du.
proiektu europarraren azpiproiektu honek estatu kideek dituzten eskakizun energetiko desberdinen arteko konparazioaren berri ematen du. Hainbat proba pilotu egin dira konparaziorako metodoa garatzeko. Proba pilotu horiek ere Europako estatuen eskakizun energetikoen artean dauden desberdintasunak utzi dituzte agerian.
Bikaintasuna Sustatzeko Zentroen (CEX)
ekimen gisa garatu da. Argitalpena industriako ETEei estrategia definitzen laguntzeko bitarteko gisa sortu da. Gidak industriako hainbat ETEren esperientzia praktikoak ditu osagarri, horiek beren estrategia nola kudeatzen duten deskribatu dute eta.
kapitulu batean (ingelesez) hainbat ziurtapen-sistemaren konplexutasuna alderatzen da (LEED, BREEAM, DGNB, HQE, SBTool).
TNO ikerketa-institutu holandarrak eguzki-kontroleko beirak CO2 aurrezteko duen inpaktuari buruz Europan egindako azterketa baten ondorio nagusiak aurkezten dira. Azterketa horren arabera, urtean 15 eta 85 milioi tona CO2 isurketa ekidin daitezke (4 eszenategi proposatzen dira), urtero eta 2020 arte, baldin eta eguzki-kontroleko beira behar den bezala erabiltzen bada. Lor daitezkeen aurrezpen horiekin 2020erako eraikinetan 300 milioi tona CO2 aurrezteko helburuaren % 5 eta % 25 artera iristen da.- Leihoaren edo fatxadaren zehar argia igarotzen denez, barruko espazioa argiztatu egiten da;
- Energia asko gastatzea ekiditen da; kasu batzuetan ez da aire egokitua erabiltzen;
- Eraikin bat hozteko beharrezkoa den energia-kontsumoa murrizten du;
- Energiarekin erlazionatutako CO2 isurketak murrizten ditu.
. Diziplina ugari barne hartzen dituen gogoeta bat da eta gai desberdinak ukitzen dira: hiri-garapena, estrategiak, aginte-moduak, ebaluazio-tresnak; eta kontuan hartzen da hiriei eta eraikuntzako teknologiei buruzko Europako politiken gaur egungo esparrua. Bi urte iraun dituen proiektu transnazional baten barruan idatzi da liburua. Tokiko administrazioek eta unibertsitateek parte hartu dute eta XXI. mendeko erronka garrantzitsuenak aurkezten dira: hiri politak, osasungarriak eta bizitzeko erakargarriak egitea, besteak beste.
landu da, programaren funtsezko eta oinarrizko elementu gisa. Horrez gain, hiriko ordezkariak xede dituen biltzar bat antolatuko da, hiriko garapenean nahastutako gizarte-eragile guztiekin, -Iraunkortasunaren aldeko Herri eta Hirien Tokiko 3. Topagunea-, eta Interneteko plataformaren laguntza edukiko da, OSEV erakundearen Hiri eta Lurralde Iraunkortasunaren Komunikazio Plataformarena, hain zuzen ere. Txostena argitaratu aurretik eta ondoren eztabaida sustatzeko balio du, bai eta programari buruzko informazioa emateko ere.
; halaber, Sustainable Building 2010, SB10mad Nazioarteko I. Biltzarraren programako funtseko eta oinarrizko elementu gisa ikusten da. SB10mad-en ondorioak CONAMA 10 biltzarrean eta SB11 Nazioarteko Biltzarrean aurkeztuko dira, Helsinki-n 2011n.
ingelesez dago.
(ingelesez) irakur daitezke gomendio horiek
erabilitako metodoari dagokionez, Suedian lau etxe pasiboren proiektutan parte hartu da. Emaitzei dagokienez, etxe pasiboak antolatzeko beharrezkoak diren printzipioak eta bitartekoak zehaztea espero da, bai eta lortutako konponbideak beste plangintza-esperientzia batzuetarako erabilgarri izatea ere. Suedia hego-mendebaldean daude kokatuta aztertutako proiektu guztiak. Hiru proiektu eraikuntza berriak dira eta azkena berrikuntzako proiektuak. Emaitzei erreparatuz, proiektuaren liderrari funtsezko zeregina dagokiola erakusten dute. Etxe pasiboak eraiki eta emaitza onak lor daitezke, baita proiektuko liderrak ez baditu ondo gidatzen ere. Emaitza benetan bikaina lor ditzakete eskarmentu handiko kontratistek eta kontratista adituek. Funtsezkoa da, zentzu horretan, prozesu osoan jarraituko diren helburu garbiak edukitzea. Garestia gertatzen da proiektuaren azken egoera zuzentzea eta aldatzea. Baliteke azken emaitzan eraginik ez edukitzea lidergo egokirik ez egoteak, baina bai eragiten ditu kostuak.
eta FinSH-Laguntza-bitartekoak eta finantza-bitartekoak proiektuaren barruan osatu da, “Fuel poverty” egoeran dauden guztiei laguntzeko. Gidan gizarte-etxebizitzetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak laburbiltzen dira, teknikoak zein sozialak.
. Ekintza-proposamen batean datza eta garapen iraunkorreko negozioetarako sortzen diren aukeren azterketa egiteko ekintza-proposamen bat barne hartzen du. WBSCD erakundeak eta 29 enpresa multinazionalek landutako Agiriaren gaztelaniazko bertsioa Fundación Entorno y Acciona-k egin du eta Ingurumen eta Landa eta Itsas Ingurune Ministerioaren laguntza jaso du aurkezpenean.
argitaratu du. Horrelako enpresa baten zerbitzuak behar dituen edozein eragilerentzat landu da, dituen zerbitzuak eta aukerak ezagutzen hasteko tresna gisa.
argitalpenean. Madrilgo Erkidegoak garbi utzi du soluzio berritzaileak nahi dituela eta, era berean, etxebizitzak erabiltzen dituzten pertsona guztiak kontzientziatu nahi ditu; izan ere, teknologia ezagutzeaz gain, ondo eta modu egokian erabiltzen jakin behar da.
, Biodibertsitatearen Fundazioak eta Iraunkortasunaren Behategiak batera garatutako ekimen baten emaitza da. Hain zuzen ere, Landa eta Itsas Ingurumenaren Ministerioan egin da, San Juan de la Cruz-eko egoitzan.
2004ko neguan Espainian higiezin-burbuilari buruz hitz egin zuen lehen liburua da eta 2003ko urritik 2004ko urrira Idealista foroan argitaratutako iruzkinik interesgarrienak biltzen ditu. Gaia argitzeko saiakuntza bat izan zen –Espainiako higiezin-sektoreak egoera ez-ohikoa bizi zuen-, eta gutxi batzuk bakarrik aipatzen zituzten gaiaren inguruan aldeko zein kontrako argudioak azaltzen zituen.
(erderaz), Enpire-Eraginkortasun energetikoa hiri-birgaikuntzako proiektuetan izeneko Europako proiektuaren emaitzak aurkezten dira. Txekiar Errepublikan, Danimarkan, Holandan, Irlandan, Italian eta Espainian egindako sei tokiko proiektuen esperientziak hartu dira azterketaren oinarrian. Eraikuntza-proiektuetan eraginkortasun energetikoaren maila nabarmenki hobetzeko balio duenez, leku berezia eman behar zaio hiri-plangintzaren prozesu orokorraren barruan. Agiriak plangintza energetikorako funtsezkoak diren zenbait urrats deskribatzen ditu, eta prozesua kudeatzeko metodo desberdinen inguruan eztabaidatzen da.
EBko eraikinen eraginkortasun energetikoa sustatzen du, kontuan hartuta kanpoko baldintza klimatikoak eta tokian tokiko ezaugarriak, bai eta barruko ingurumen-baldintzak eta kostua-eraginkortasunaren errentagarritasuna ere.
.
. Agiri honetan karbono-dioxidoaren isurketa gutxi egiten dituzten etxebizitzen esparruan garatzen den nazioarteko jardueraren laburpena egiten da. 15 herrialde desberdinetako informazioa ematen da (Espainia kanpo) eta karbono-dioxido gutxi isurtzen duten teknologien kudeaketa, aldaketaren kultura, politiken garapena eta aldaketaren kudeaketa aztertzen dira. Herrialde bakoitzaren kasuan, energia-kontsumoaren eta bakoitzaren klimaren datuak barne hartu dira, testuinguruan kokatzeko. Helburu nazionalei eta isurketak murrizteko helburuei buruzko aurrerapenaren azterketa egiten da, halaber. Laburpenaren helburua da karbono-dioxidoaren zero isurketak egiten dituzten etxebizitzak lortzeko alderdiak hobeto ezagutzea eta, xede horrekin, eztabaida hobetu nahi da, bai eta nazioarteko datuak alderatzeko eta nazioarteko lankidetza hobetzeko oinarriak finkatu ere.
. Eraikin iraunkorretarako kodea Ingalaterra, Gales eta Ipar Irlandan etxebizitzek ziurtapen “berdeak” lortzeko etxebizitza berrien gainean aplikatzen den araua da. Kodeak ingurumen-gai anitz barne hartzen ditu: Energia eta karbono-dioxidoaren isurketak, uraren erabilera, materialak, azaleko uren isurketak, galerak, poluzioa, osasuna eta ongizatea, eguzki-kudeaketa, ekologia eta lurzoruaren erabilera. Etxebizitzen diseinua eta eraikuntza ebaluatzen dira. Etxebizitza bakoitzaren gainean ebaluazio propioa egiten da eta eskatzen zaion irizpidea betetzen bada, ziurtapena ematen zaio. 1. mailatik 6. mailara arteko ziurtapenak dira, etxebizitza bakoitzaren funtzionamenduaren arabera. Gida hau 3. eta 4. mailak lortzera zuzentzen da nagusiki. 2009an maila horiek izan ziren gehien eskatu zirenak.
sektorearen egungo egoera eta etorkizuneko aukerak aztertzen ditu, batez ere bizitegi-merkatuari helduta. Gonzalo Bernardos, Bartzelonako Universitat-eko ekonomia irakaslea eta Ekonomia Baliabideen ordezkaria, CREB (Ongizatearen Ekonomiaren Ikerketa Zentroa) zentroko ikerlaria eta UBko Higiezin Aholkularitza Masterreko zuzendaria.
dago.
sortu du.
.
atarian euskarri elektronikoan egongo dira eskuragarri. Ingurumenaren aldetik iraunkorragoak izan daitezen, eraikinetan ezar litezkeen zenbait gomendio jasoko dituzte gida horiek, eta bereziki eraikinak diseinatzen, eraikitzen eta mantentzen aritzen diren eragileei egongo dira zuzenduta.Gidak doakoak dira. Hauek jaisteko IHOBEren webean erregistratu behar zara.
(erderaz). Azterlanak erakusten duenez, urtean ia 100 milioi tona CO2 isurketa murriz daitezke, Europako eraikinetan emisibitate baxuko beirak erabiltzen badira. Lor daitezkeen aurrezkiak, Europako eraikinetarako isurketak murrizteko helburuak eskatzen duenaren herena dira.
ingelesez dago eta Ceres y Mercer-ek argitaratu zuen. 2008an eta 2009an egindako dozena erdi azterketa laburbiltzen ditu eta adibide errealak jarriz, ondasun higiezinetan eraginkortasun energetikoaren alde inbertitzeak dakarren errentagarritasuna erakusten da. Txostenaren egileen esanetan, mezua berria ez bada ere, esparru honetako informazioa nolabait laburbiltzeko lehen urratsa izan daiteke.
(ingelesez) eraikinen eraginkortasuna hobetzeko neurrien balorazio kuantitatiboa egiten da. Hain zuzen ere, bi politika mota baloratzen dira: 1) Eraikinen berrikuntzan eraginkortasun energetikoaren araudia hobetzea (isolamendu termikoaren mailak) eta 2) eraikinen hobekuntza bizkortzea, eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko arauen arabera.
(ingelesez) eraginkortasun energetikoaren esparruko oztopoak eta horiek gainditzeko neurriak aztertzen dira. Eraikinetako eta horien elementu eta ekipoetako energiarekin erlazionatutako politikak laburbiltzen ditu. Amaitzeko, etorkizunean hobera egiteko gara daitezkeen neurriak eta politikak aztertzen dira.
.
.
Madrilgo Erkidegoko Laneko Segurtasun eta Osasunerako Eskualdeko Institutuarentzat.
izeneko txostena aurkeztu du eta bere web-orrian eskura daiteke dohainik. Txosten horretan diseinu-jardunbide egokiak azpimarratzen dira, besteak beste eraginkortasun energetikoa osasun-lokal baten giroan integratzeko, barneko airearen kalitatea eta aire-fluxua eta presio-erlazioak mantenduz. Berokuntza eta aire egokituko ekipo anitzak barne hartzen ditu, argiztapen-aukera desberdinekin batera. Gidaren ardatza osasun-eraikin txikiak dira, 8400 m2 artekoak.
egurrezko produktuen lege-ekoizpenari buruz hitz egiten da. "World Business Council for Sustainable Development" erakundeak prestatu du dokumentua.
Europako etxe tipikoen aniztasunari buruzko informazioa ematen du.
udal-webetik.
elkarreragilean epe laburrean eta ertainean ezartzeko hainbat ekintza zehazten dira, lortu nahi den erronka erdiesten lagun dezaketen zazpi talde xedetzat hartuta. Honakoak dira talde horiek: gobernu-agintaritzak; inbertitzaileak; garapen-sustatzaileak; langileak; hornitzaileak eta fabrikatzaileak; “utility” (zerbitzu publikoko enpresak); arkitektoak; ingeniariak; kontratugileak eta gremioak.
) "Eraikinen eraginkortasun energetikoaren merkatua eraldatzen"
txostenak 2050erako eraikinetan egiten den energia-erabilera % 60 nola murriztu erakusten du. Funtsezkoa da horrelako murrizketa bat lortzea, klima-aldaketaren gaineko helburuak betetzeko, eta hori lortzeko eraikuntzaren sektorea eraldatuko duten neurriak ezarri behar dira halabeharrez. Aipatutako txostena ingelesez, japonieraz eta txineraz eskura daiteke.
argitaratu du 2009an Bizkaian etxebizitzaren merkatuak duen egoerari buruz. ERAILUR elkartearen barruan daude: ASCOBI-BIEBA, Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkuna, COAATBI, Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala, eta COAVN, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala.
eraikuntzaren esparrua aztertzen da. Eraikin adimentsuen (smart buildings) eraikuntzarekin 1,68 giga tona CO2 aurreztu daiteke, 216.000 milioi euroren parekoa. Eraikin adimentsu horiekin % 15 gutxiago izango dira Berotegi Efektuko Gasen isurketak eta gaur egungo kontsumo elektrikoa ia heren bat murriztu ahal izango da.
Fundación Entorno-BCSD España multzoko Eraikuntza Iraunkorraren Lan Taldeak, eta Espainiako eraikuntzan eraginkortasun energetikoarekin lotuta estandar altuak lortzeko bideak aztertzen ditu.
, energia-aurrezpen potentzialaren kalkuluak eta birgaikuntza-konponbide teknikoak aztertzeko.
, hormigoiaren esparruko berrikuntzari eta eraikuntza iraunkorrera egiten duen ekarpenari buruz argitaratu gabe dagoen “Piel de Hormigón: Aspectos técnicos y estéticos del hormigón autocompactante” izeneko monografia eskura daiteke. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Eskolako arkitekto eta irakasle diren Sergio García Gascok eta Vicente Másek egindako ikerlanaren emaitza da monografia hori. Liburuan hormigoiarekin egindako obren irudiak ikus daitezke, eta web-orrian erregistratzen diren erabiltzaile guztiek dohainik behera karga ditzakete bertatik.
gaztelaniaz.
.
(erderaz), 2009an argitaratua.
(ingelesez), eraikuntzaren sektorearekin erlazionatutako erakunde anitzak barne hartuko dituen cluster bat sortzeko aukerari buruz eta cluster horretan landu daitezkeen gaiei buruz 71 erakundek agertutako iritzia laburbilduta irakur daiteke.
(ingelesez), Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko industrializaziorako foro bat definitzeko, 2008an garatu diren lan-tailerrak laburbiltzen dira. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak gidatzen du aipatu proiektua, eta OPE Consultores enpresak koordinatzen du. 31 erakunde desberdinetako 44 lagunek parte hartu zuten.
(erderaz) helburua da eraikuntzaren sektoreko berrikuntza bereizten duten hainbat faktore aztertzea. Txosten honekin Espainiako eraikuntzaren sektorearen ezaugarriak zehaztu nahi dira. Xede horrekin, hainbat adierazle ekonomiko erabili behar dira, hala nola: enpresa kopurua, langileak, eta abar. Halaber, beste ekonomia-jarduera batzuetako adierazleekin erlazionatu behar dira. Horrela, sektorearen garrantzi sozioekonomikoa ezagutu daiteke. Gainera, eraikuntzaren sektoreko berrikuntza-ereduak ezagutu eta beste sektore batzuetakoekin alderatu nahi dira. Beste herrialde batzuetako datuak barne hartu dira, batez ere Europar Batasuneko herrialdetakoak.
(erderaz), Eraikuntzaren Konfederazio Nazionalak landua.
buruzko prospekzio-azterketa. Kontzeptu horrek hornitzaile desberdinek etxean eskaintzen dituzten zerbitzuen multzoa barne hartzen du, hala nola segurtasuna, tele-laguntza edo domotika. 2008ko azterketaren helburu nagusia da Espainiako etxe digitalaren esparruko etorkizuneko joerak ezagutzea, epe ertainera zein luzera, eta Andaluzian duen hedapena zehaztea.
txostena, 2002/91 Zuzentarauari dagokionez EBko kide diren estatuetan egindako inplementazioari buruzkoa.