Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Etxebizitza publikoa eta bereziki alokairuzkoa asetzeko helburua duen etxebizitza eraikuntza industrializatuaren garapen aukerei buruzko ikerketa-diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan

Esteban García Marquina arkitektoak Eraikal Programaren esparruan egindako ikerketa. Ikerketaren hitzaurrean hauxe azpimarra daiteke:

"Dagoeneko errealitate egiaztatu bat da gai honetako autore gehienentzat XVIII eta XIX mendeetako eraginkortasun eta teknologia, printzipio berri eta produkzio industrial bezala, ez direla nahikoak erabiliak izan arkitekturan eta eraikuntzen beren orokortasunean.

Beste ekarpen asko izan ziren arren harritzekoa da nola industria iraultzak, bere ideiekin eta produkziorako erreminta zehatzekin, emanikoa eraikuntzak nahikoa aprobetxatu ez izana baina bai ordea gainontzeko aktibitate ekonomikoek. Bi mende igaro dira eta oraindik ere industrializazioaren bidez arkitektura eta eraikuntza gauzatzeko ahalmenaz eztabaidatzen ari da.

Egoera honen zer-nolakoak, arrazoi eta zergati posibleak aztertuko dira lan honetan, sektorearen barnekoak zein kanpoko faktoreak, zeina modu eta teknika tradizionaletan dagoen errotuta, ia artisautzakoak eta anakronikoak.

Hala ere onartu beharra dago azken hamarkadetan aurrera egin dela, batez ere mendearen amaieran. Zenbaitzuk behin behinekoak izan dira eta beste batzuk ordea nabarmenagoak izan dira eta beren osotasunean teknologia berriagoen eta egungo industria eta enpresaritzaren egituraren arteko elkarketa bat ahalbidetu dute.

Ikerketan eraikuntzako “industrializazio” kontzeptua landuko da modu zehatzean, produktibitate handiago bat ekartzen duen sistemaren antolakuntza bat non, modu arrazional eta automatizatuan, teknologia aurreratuak diseinu, produkzio, fabrikazio eta kudeaketaren prozesu integralera aplikaturik eta material, garraio eta teknika mekanikoen baliabideak seriean erabiliz."

Ikerketak ondorengo kapituluak ditu:

  • 1. Kapitulua: Ezagutza teorikoaren egoera
  • 2. Kapitulua: Testuinguru historikoan zeharreko artearen ikerketa
  • 3. Kapitulua: EAEren berezko ezaugarriak
  • 4. Kapitulua: Mandatuak
  • 5. Kapitulua: Azken ebazpenak
  • 1. Eranskina: EAEko sistema industrialen enpresa esanguratsuen bilduma
  • 2. Eranskina: Eraikalen bildutako eraikin aurrefabrikatu, modular edota industrialen laburpena.

Ikerketa osoa, erderaz, esteka honetan Kanpoko esteka eskuragarri dago. Honen laburpena, hemen jaitsi daiteke (PDF, 295 KB).

Azken eguneratzea: 2013/03/12