Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

Eraikinen ikuskaritza teknikoko txostena egiteko programa informatikoa

"Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT)" aplikazio informatikoa eraikinen ikuskaritzako txosten teknikoak egin behar dituzten fakultatiboei laguntzeko tresna da, ekainaren 30eko Euskadiko Lurzoru eta Hirigintza Legeak 200. artikuluan adierazitako ikuskaritzak egiteko, alegia.

CDan argitaratzen da aplikazio hori eta Eusko Jaurlaritzako Argitalpenen Zerbitzu Nagusian eskura daiteke: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz. Telefonoak: 945-018557 eta 945-018542.

Aplikazioak euskarri teknikoa dauka, ohiko tarifazioko 902 158 958 telefono bidezko arreta eskaintzen duena.

Jaitsi hemendik "Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa" programa (Zip, 54,40 MB).

Azken eguneratzea: 2011/10/07