Agiri honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko enpresek hainbat esparrutan duten egoera erakutsi nahi da. Esparru horiek dira: Kalitatea Kudeatzeko Sistemen ezarpena, Ingurumena, Laneko Arriskuen Prebentzioa, Ekodiseinua eta I+G+B Kudeaketa Sistemak. Era berean, aipatu esparruetan izandako bilakaera erakutsi nahi da.
Bestalde, eta kontuan hartuta Eraikal programa Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak sustatzen duela, ondorengo helburuak betetzea bilatzen da: kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpena eta hobekuntza sustatzea, iraunkortasuna sustatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzako enpresetan berrikuntza laguntzea. Horrenbestez, txosten honetan barne hartutako informazioari esker, aipatu programak sektorean izan duen eragina ezagutu dezakegu, 1998an martxan jarri zenetik.
Kokapen-mapa sei hilean behin eguneratzen da. Ondorengo agiria 2011ko abenduari dagokiona da.
Jaitsi hemedik "Egoera-mapa" (erderaz, pdf, 1,68 MB)
Jaitsi hemendik "Laburpen betearazlea" (erderaz, pdf, 151 KB)
Jaitsi hemendik "Eranskinak" (erderaz, pdf, 1,17 MB)