AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa (pdf, 249 KB), Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobetzea sustatzeko, iraunkortasuna bultzatzeko eta berrikuntza indartzeko laguntzak iragarri eta arautzen dituena (Eraikal Hamairu programa).
Laguntzen onuradunak:
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eragileek aukera izango dute Agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko, baldin eta kudeaketako eta etengabeko hobekuntzako sistemak ezartzeko sustapenaren ardura hartzen badute Euskal Autonomia Erkidegoan ere kokatutako bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan.
Honako hiru eragile mota hauek har daitezke kontuan:
Diru kopurua:
Xede horretarako 1.350.000 euro bideratuko dira guztira, honela xehatuak: 135.000 euro 2011ko ekitaldirako, 675.000 euro 2012ko ekitaldirako eta 540.000 euro 2013ko ekitaldirako.
Erantsi beharreko agiriak:
Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko eskaera Agindu honen I. eranskinean bildutako ereduaren arabera egin beharko da.
Agindu honetan arauturiko laguntzak eskuratzeko eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
Ingeniaritza-estudioek ingeniarien elkargoko ziurtagiria edo frogagiria aurkeztu beharko dute, dena delako estudioak bizitegi-eraikuntzako lanak egin dituela egiaztatzen duena.
Aurrez aipatutako konpromisoa eta zinpeko deklarazioa IV. eranskinean adierazitako ereduaren arabera beteko dira.
Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Eskabideak aurkezteko lekua:
Laguntza-eskaera, eskatutako dokumentazioarekin batera, Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendariari igorriko zaizkio, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Donostia kalea, 1. zk., 01010 Vitoria-Gasteiz), edo sail horren Lurralde Ordezkaritzetako Erregistro Orokorretan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako bitartekoak baliatuz.