Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

EAEko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobetzea sustatzeko, iraunkortasuna bultzatzeko eta berrikuntza indartzeko Programa

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak 1998an abian jarri zuen Eraikal, lehenengo Programa “EAEn Etxe-Eraikuntzaren sektoreko enpresetan Kalitatea Kudeatzeko Sistemak ezartzeko eta hobetzeko laguntza-programa” gauzatuz.

Ekimenaren emaitza ona ikusita, hurrengo urteetan laguntzei buruzko programarekin jarraitzea egokietsi zen, hori egitea eraikiko ziren egoitzen kalitatea hobetzeko lagungarria izango zelakoan. Horrexegatik lagundu eta bultzatu izan du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak harekin jarraitzea gero, laguntzetarako deialdi berrien bitartez, aipatu programa oso garrantzitsua dela ohartuta.

 



Zure eskura daukazu Eraikal Programaren aurkezpena (pdf, 3,67 KB).

 

 

  • Eraikintzaren arloko enpresentzako programa
    Eraikintzaren sektoreko eta Egoitzak eraikitzearen antzeko sektoreetako Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guztiek eskuratu ahal dituzte Eraikal programako laguntzak.

    Enpresak Egoitzak eraikitzeko sektorekoak izatea ekimena araupetzen duten elkarren ondorengo aginduetan araupeturik dago, kontutan harturiko EJNSak (Ekonomi Jardueren Nazioko Sailkapena) zehaztuz: jarduera nagusia EJNS 41, 42 eta 43 (Sustapena eta Eraikintza) eta EJNS 68 (Higiezinetako Jarduerak) direlakoetan sarturiko azpisektoreen barruan duten enpresek hartu ahal dute Eraikalen parte, baita arkitektura-estudioak, aparejadoreen estudioak eta ingeniaritzako eta topografiako zerbitzuak ere (EJNS 71.1).

                                                                        itzuli

 

  • Kudeaketa hobetzeko ekimena.
    Eraikalek bera zuzentzen zaien enpresen kalitatea eta kudeaketa hobetzeko proiektuak bultzatzea du helburu, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako Enpresario Elkarteen lankidetzarekin.

    Programan izandako esperientzia eta sektorearen bilakaera bera direla eta, programa behar bezala eboluzionatzen joan da ondorengo deialdietan, eta jarduketa-lerroak eta lagundutako proiektu motak gehiagotu dira.

    Ekimenak kalitatea eta kudeaketa etengabe hobetzeko sistemak garatu eta ezartzea helburu nagusi duten proiektuak sustatzen ditu:
  1. Kalitatea, Ingurugiroa eta Laneko Segurtasuna. Enpresek ISO 9001, ISO 14001 edo OHSAS 18001 egiaztagiriak lortzea ez da berez helburutzat hartu behar, baina bada urrats sendo bat eta helmuga objektibo bat, enpresak hobetzeko konpromiso irmoa duela erakusteko.

    Laneko arrisku-prebentzioak duen garrantzia kontutan hartuta, Eraikalek aparteko arduraz hartzen ditu gai honen egoeran hobekuntza ekarriko duten proiektuak, eta baita kalitate eta ingurugiro arloekin integratzeko proiektuak ere.

  2. UNE 150301 ekodiseinu-araua (Diseinu- eta garapen-prozesuaren ingurumen-kudeaketa. Ekodiseinua). Etxebizitza Saila une honetan murgilduta dagoen iraunkortasun-estrategiaren ildotik, ekodiseinu-araua garatu eta ezartzeko laguntza ezarri da berritasun gisa, sektoreko jarduerak garatzerakoan ingurumena errespetatzen lagunduko duten praktikak ezartzeko tresna baliagarria den aldetik.

  3. Etengabeko Hobekuntza. EFQMren Enpresaren Bikaintasunaren Ereduaren araberako puntuazioan hobetzera bideratutako ekimenak, badira lehentasunezko helburuak Eraikal programaren proiektu eta ekimenak ebaluatzeko irizpideetarako.

  4. Berrikuntza. Berrikuntza sektorearen hainbat arlotan aplika daitekeela aintzat hartuta, ekimenaren laguntzaren mugak zehaztu nahi izan dira: teknologia edo praktika berriak abian jartzea, eraikuntza-prozesu seguruagoa, ingurumen-arloan iraunkorra eta herritarren beharretara bideratua lortzeari begira.

    Orobat, eraikuntza-prozesuak estandarizatu eta sistematizatzeko aldez aurreko zenbait ekimen hartuko dira abian, prozesuen industrializaziotik abiatuta. Industrializazioa eraikinak eraiki eta aurreraikitzeko teknika berrien aplikaziotzat jotzen da, betiere honako helburu hauekin: epeak eta obrak gauzatzetik eratorritako lan-arriskuak murriztea, kalitatea eta zerbitzualdia handitzea, mantentze- eta eragiketa-kostua murriztea eta ingurumen-inpaktua minimizatzea.

  5. Enpresa txikiak eta eraikuntza sektoreko gremioak. Enpresa txikien eta gremioen egitura, antolakuntza eta funtzionamendua hobetzeko enpresa-proiektuak era berezian hartuko ditu aintzat.

Egoitzak eraikitzeko sektorekoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik dauden enpresek, kudeaketa hobetzekoa den eta aurreko lerroekin zerikusia duen proiekturik abiarazi nahi badute, beronen kostuaren %50eko Eraikal diru-laguntza lortu ahal dute, gehienez.

                                                                        itzuli

 

  • Nola parte har dezake enpresa batek Eraikalen.
    Hurrengo Eraikal deialdiko laguntzak eskuratu nahi dituzten enpresek beren eskabidea honakook baliaturik aurkeztu behar dute:

    • Trakzio-enpresak: Enpresa sustatzaile edo eraikitzaileok beren enpresa-kudeaketa hobetzeko jarduerak garatu gura dituzten haien hornitzaile eta kontratarietariko batzuk biltzen dituzten proiektuak aurkeztu eta zuzendu behar dituzte.

      Atal honetan nabarmendu gura dugunez LAGUNKETAk eta VISESAk Araban eta Construcciones SUKIAk Gipuzkoan parte hartzen dute.

    • Enpresa elkarte edo taldeak: Egoitza-eraikuntzan jarduten duten hainbat talderen ordezkari diren erakundeok ordezkatzen dituzten enpresen proiektuak aurkeztu eta koordinatu behar dituzte.

      Orain arte talde horren barruan parte hartu dutenak honakook dira:
      • ADC - Enpresen Kalitatearen Garapenerako Elkartea
      • AEIEB - Bizkaiko Instalatzaile Elektrikoen eta Telekomunikazioen Enpresa Elkartea
      • AEXAL - Arabako Hondeatzaileen Elkartea
      • AFOGASCA - Arabako Iturgintzari, Saneamenduari, Gasari, Berokuntzari eta Antzekoei buruzko Enpresa Elkartea
      • AFONVI - Bizkaiko Iturgintzari, Saneamenduari, Gasari, Berokuntzari eta Antzekoei buruzko Enpresa Elkartea
      • AMICYF - Euskadiko Beroaren eta Hotzaren Mantentzaile eta Instalatzileen Elkartea
      • APAG - Gipuzkoako Igeltserotzako Ugazaben Elkartea
      • AROTZGI - Gipuzkoako Arotz Taldea
      • ASCONGI - Gipuzkoako Etxegileen Elkartea
      • ATEGRUS - Hondakinen eta Ingurumenaren Kudeaketarako Elkarte Teknikoa
      • BIE - Bizkaiko Induskari Elkartea
      • BIEBA - Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkuna
      • BPIE - Bizkaiko Pintura Irakasleen Elkartea
      • COAATBI - Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala
      • COAATG - Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala
      • COAPI - Jabetza Industrialaren Eragileen Elkargo Ofiziala
      • COAVN - Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala
      • COIIA - Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala
      • COIIB - Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala
      • EKLAE - Euskal Komunitateko Laborategi Akreditatuen Elkartea
      • ERAILUR - Bizkaiko Eraikuntzaren Batzordea
      • GIE - Gipuzkoako Induskari Elkartea
      • INSTAGI - Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Enpresen Elkartea
      • UNECA - Arabako Eraikuntzako Enpresarioen Batasuna
    • Bizitegi-eraikuntzaren enpresako hainbat enpresari kudeaketa-sistemak ezartzeko beharrezko euskarria ematen dieten bestelako eragileak.

      Eraikalen CIDEMCO, LABEIN, TECNALIA eta TEKNIKER parte hartu dute.

Nabarmendu behar denez, bai trakzio-enpresek bai enpresa elkarteek parte hartze hori progresiboki lortuz joan da programaren deialdietan zehar, eta bertan parte hartu ahal dute sektoreko enpresa taldeen interesak ordezkatzen dituzten beste elkarteek ere.

                                                                        itzuli

 

 

Azken eguneratzea: 2013/03/11