Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

2010eko eraikuntzaren sektorearen azterketa eta 2011rako aurreikuspenak Katalunian. Kataluniako Obra Kontratisten Ganbera (CCOC), 2011-04-14

CCOCko lehendakaria den Rafael Romerok adierazi duenez, honako datu hauek lortu dira 2007 eta 2010 artean: % 55eko beherakada ezagutu du eraikuntzak, hain zuzen ere, % 50 egin du behera jarduerak, % 30 azpiegiturek eta % 72 eraikuntzak.

CCOCko lehendakaria den Rafael Romerok Kanpoko esteka adierazi duenez, enpresa-ehunaren beherakada saihestu nahi bada ezinbestekoa da: birmoldaketa-plan bat prestatzea; merkatu berriak bilatzea; elkartutako enpresen artean itunak eta akordioak lortzea; hobari fiskalak eskaintzea; material berriak erabiltzea; enpresa ertainak eta txikiak nazioartekotzea, beste herrialde batzuetara zabalduz; enpresak eraldatzea, beste gai batzuetan eta merkatu-nitxo batzuetan, hala nola uraren sektorean, telekomunikazioenean edo energia-iturri berrien esparruan espezializazioa bilatuz; azpiegitura txikiak garatzea, pertsona eta gauzen garraioa hobetzeko eta laburtzeko; izapideak erraztea eta administrazio-erreforma gauzatzea; Estatuak ezagutu duen zorpetzearen aurrean, finantzaketa pribatua eta bidesaria duten azpiegiturak bilatu eta bidesaria eduki dezaketen inbertsioak lehenestea; azpiegiturak mantentzea.

Azken eguneratzea: 2011/04/26