Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Etxebizitzaren merkatua nola berpiztu, 2011-05-05

Públicon argitaratutako Fernando de Miguel ekonomistaren artikuluak Kanpoko esteka estatuaren agentzia batek bankari deskontuz 200.000 etxebizitza erostea eta, 500 €/hilabetetan erosteko aukera emanez, alokairuan jartzea proposatu du. Finantzaketa, berriz, altxor publikoaren babesaz, bost urteko bonuak igorriz eskura daiteke. Etxebizitzak zozketa bidez erosiko lirateke, baina hasierako prezioa 2010eko abenduaren 31an indarrean zen batez besteko prezioa baino % 15 beherago (1.825 euro m2-ko).Deskontu horren bidez, erosketa-prezioa krisia hasi aurretik baino justu lehenago lortutakoa baino % 26,2 txikiagoa da, Fernando de Miguelek segurtatzen duenez.

Fernando de Miguelen iritziz, etxebizitzen batez besteko tamaina 97 m2 dela kontuan hartzen badugu, batez besteko prezioa 150.471 eurokoa da etxebizitzako. Bost urteren buruan, erostea erabaki duten maizterrei etxebizitzak saldu eta, hartara, zorra amortizatu ondoren, agentzia edo sozietate publikoak 3.000 milioi euro inguruko superabita lor dezake. Bada, Fernando de Miguelen ustez, horrelako bolumena duen eragiketa batek saldu gabeko etxebizitza-izakin ugari bidera ditzakeen benetako eskari bihur dezake egun izan daitekeen eskari handia. Gainera, bere ustez, horrelako eragiketa batek etxebizitzako prezioen jaitsiera ekarriko luke eta, ondorioz, baita bizilekuen sektorean nolabaiteko berreskurapena ere. Gainera, finantza-erakundeen etxebizitza-izakinei irteera emango lieke.

Berri hori oso komentatua izan da, hausnarketa hau idazteko datan 96 komentario baitzeuden.

Eraikalen, etxebizitzaren merkatua berpizteko beste ideia batzuk erregistratu ditugu. Hausnarketan: Inmuebles y pensiones: Idea para reducir el stock residencial, 2011-05-04 Kanpoko esteka, Espainian “self-invested pension plan (SIPP)” delakoa aplikatzearen ideia komentatzen zen: herritarrak erabakitzen du bere pentsioa nola planifikatu eta bere baitan inbertitu, hirugarren batek bere ordez egiten duen beste zerga-abantailak dituela (fondoen kudeaketa). Higiezinak erostea epe luzeko etxebizitza-alokairurako erabiltzeko, etorkizuneko pentsioaren plangintzaren osagarri higiezinen inbertsioaren kontzeptua sustatuz. Neurri horren bidez, higiezinen merkatua susta daiteke gizarte-xede argi batez: alokairuko etxebizitza-kopuru handiagoa hornitu.

Jose Garcia Montalvo Universitat Pompeu Fabrako Ekonomia Katedradunak, 2011-04-03ko “Duelo por el sector inmobiliario” hausnarketan Kanpoko esteka, José Manuel Galindo APCEren presidenteak Espainiako Diputatuen Kongresuko Etxebizitza Batzordeari zuzendutako 2011ko martxoaren 29ko interbentzioa komentatzen du. Interbentzio horretan, Jose Manuel Galindok etxebizitza-izakinei irteera emateko neurriak behar zirela aipatzen zuen, nola lehenengo etxebizitzari hala bigarrenari.

Azken eguneratzea: 2011/05/30