Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Gogoeta: Holandan erabiltzen den etxebizitza motaren bilakaera, pertsonen adina kontuan hartuta, 2011-05-23

Etxebizitza berriak eraikitzeko orduan beharrezkoak diren etxebizitza motak definitzea, biztanleen bizi-estiloa eta bizitzako faseak kontuan hartuta.

La Ciudad Viva-n Kanpoko esteka Susana Aparicio Lardiés & Juan Alonso (SUJU Architectuur Kanpoko esteka, Amsterdam, Holanda) arkitektura-estudioak egindako gogoeta, Holandako wooncarriere delakoari buruz; etxebizitzan aurrera egitea esan nahi du wooncarriere kontzeptuak, hau da: etxebizitza txiki batean hasi, etxebizitza askoz ere handiago batean amaitzeko.

Wooncarriere kontzeptuak etxebizitza berriak eraikitzeko orduan beharrezkoak diren etxebizitza motak definitzeko balio du, hau da, eraikitzen hasi aurretik biztanleen egoera aztertu behar dela esan nahi du: Zenbat gazte, familia eta adineko daude? Etxebizitza kopurua bat al dator biztanleen nahiekin? Gazte bikote batek elkarrekin bizitzen hasi nahi badu, etxebizitza bat lortzeko erraztasunak al ditu? Eta pertsona heldu batek etxebizitza txikiago bat nahi badu, aukerarik al du? Nolako etxebizitza kategoriak eskura daitezke (prezioaren eta metro koadroaren arabera, saltzeko edo alokatzeko)? Hirigintza-sekzioak hiriaren plangintza egiteko erantzun behar dituen galderak dira. Hasiera batean erantzun beharreko galderak dira, baina pixka bat gehiago sakonduz gero, hiri-mailan duten eragina ikus daiteke, izan ere, galdera horiek jasotako erantzunen arabera auzo egokiak egingo dira. Hala ere, errealitatean, hirietan etxebizitzen erabilera bereizten da, eta, horren arabera, lehen lana-etxebizitza-aisialdia bereizten baziren, orain biztanleen "bizi-estiloak eta -faseak" hartzen dira kontuan.

Hiriak horrela eraikitzean, malgutasun falta sortzen da etorkizunera begira eta, gure ustez, malgutasun falta horrek hirian bizitzeko moduak eta hiriaren funtzionamendua eragingo ditu, neurri handi batean. Izan ere, zer gertatuko da gaur egun berariazko zona horietan eraikitzen ari diren etxebizitza guztiak betetzeko lehen etxebizitzaren bila ari diren hainbeste familia, adineko edo gazte ez egotean? Etxebizitzak nahikoa malguak al dira “ereduzko maizterra” aldatu ahal izateko? Eta, zein neurritan sor daiteke hiria espontaneoki, gizarte- eta ekonomia-egiturari zorrozki erantzun behar bazaio?

Aipatutako bi arkitektoek gogoeta gehiago egin dituzte Holandako higiezin-sektorearen egoerari buruz. Adibidez, Holandako bulego-eskari gehiegizkoari buruzko gogoeta, 2011/03/29 Kanpoko esteka. Bulego-eskari gehiegizkoa eta etxebizitza falta, bulegoak etxebizitza bihurtzeko aukera eta Holandako hirien zonifikazioa: etxebizitza, lana (bulegoak), aisialdia, zerbitzuak eta industria-zonak.

Azken eguneratzea: 2011/06/01