Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Gazteek hipoteka gutxiago eta alokairu eta pentsio-plan gehiago eduki beharko lituzkete, 2011-06-20

José Parra-Morenok, Grupo Main-eko Kanpoko esteka zuzendari nagusiak, idatzitako artikulua. Idealista-n Kanpoko esteka argitaratu da.

Artikuluan aipatzen denez, artikuluaren tituluak gatazka sortuko du pentsamolde espainolarekin, izan ere, gehienek uste dute etxebizitza erostea komeni dela eta alokairua dirua alperrik galtzea dela. Baina, horrela pentsatzen dutenak, behar bada ez dira konturatu dirua maileguan hartzea, funtsean, dirua alokatzea dela.

Alokairuak lan-mugikortasunarekin lotutako abantailak ere badakartza (nola joan zaitezke beste hiri edo herrialde batera lan egitera, hipoteka bat ordaintzen ari bazara?), bai eta etxebizitza aldatzeko orduan ere, izan ere, familiaren espazio-beharrak aldatu egiten dira seme-alabak iristean, edo seme-alabak emantzipatzean, eta etxebizitza aldatzeko beharra sortzen da askotan.

Gauza bera gertatzen da erretiroa hartzean etxea aldatzeko sortzen den beharrarekin. Zenbait hiri lanerako eta ekonomia-jarduerarako prestatuago daude eta, beste zenbait, berriz, erretiroa hartu eta pentsioarekin bizitzeko atseginagoak dira. Eta, azken kasu horretan, ez gara klimari buruz hitz egiten ari bakarrik; bizitzeko merkeagoak izan ohi dira. Barne-migrazio hori gauzatzea errazagoa da alokairuan bizi diren pertsonen artean, eta askoz ere zailagoa gertatzen da, berriz, etxebizitza jabetza-erregimenean duten pertsonen artean.

Adierazitako guztia kontuan hartuta, funtsezkoa da administrazioaren aldetik maizterren eskubideak babestuko dituen legeria bat ziurtatzea –alokatutako etxebizitzan bizitzen jarraitzeko segurtasuna ziurtatu behar zaie-, bai eta errentarienak ziurtatuko dituena ere –kobratzeko eta berankorrak azkar kanporatzeko bermeak eskaini behar zaizkie.

Oso positiboa izango litzateke, gure herrialdearentzat, erosketa-erregimeneko etxebizitza kopuruak eta alokairukoenak inguruko beste herrialde batzuetako portzentajeetara hurbiltzea (% 40 inguru erosketa-erregimenekoak eta % 60 alokairukoak), horrela higiezinen stocka merkaturatzea errazagoa izango litzatekeelako eta gaur egungo egoerara egokitzeko balio izateaz gain, krisialditik irtetea errazagoa izango litzatekeelako. Zalantzarik gabe, behar beharrezkoa da langabeziaren arazoa konpontzeko.

Eraikalen José Parra-Morenoren artikulu gehiago argitaratu dira:

 

Azken eguneratzea: 2011/06/24