Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2008/07/22
Eguzki-energia sortzen duen pintura

Etxeek, autoek edo arropak berak elektrizitate propioa sor dezakete pinturaz baliatuz. Pintura berezi hori nano-materialekin egina dago, eta eguzki-energia aprobetxatzen du.

Britainia Handian eraikinen altzairuzko estalduretan jarri daitekeen eta, ondorioz, eguzkiaren energia hartzen duen produktu bat ari dira lantzen. Funtsean, titanio-oxidozko nanoegiturak erabiltzen dira (DSSC dira ingelesezko siglak); landareen fotosintesia imitatzen dute eta, siliziorik ez dutenez, eguzki-plaka konbentzionalak baino askoz ere merkeagoak dira.

Amerikako Estatu Batuetan propietate fotovoltaikoak dituzten nanopartikulekin lan egiten eta ikertzen ari dira. Partikula horiek, metro baten milioirenaren milako baten tamaina dute eta edozein egunetan zure etxean erabil dezakezun pinturaren oinarri izatera irits daitezke.

Eguzki-zelula inprimagarriak dituzten materialak, halaber, hainbat ikerketa-talde aztertzen hasi diren beste esparru garrantzitsu bat dira. Erabiltzaileek eguzki-zelula horiek dituzten orriak inprima ditzakete, tinta-inprimagailu merkeak erabiliz, eta, ondoren, etxeko edozein lekutan jarri, nork bere estazio elektriko propioa antolatzeko.

ITURRIA: www.construnario.com Kanpoko esteka, 08/07/15