Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2009/01/14
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko ikerlari talde batek teilatu-lorategiak garatu eta aurkeztu ditu, eraikuntzan erabiltzeko material berri gisa

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko ikerlari talde batek landarez estalitako teilatu bat egin du; ureztaketa-sistema ere badu, eta ematen duen isolamenduari esker, berotzeko eta hozteko sistemek egiten duten kontsumoa optimizatzea lortzen da. Hirugarren belaunaldiko estalki ekologiko bat da, eta iraunkortasuna eta landare-espezie autoktonoak erabiltzen dituela dira bere ezaugarri nagusiak.

Ikerketan (*) probak egin dira euskarri eta landare autoktono desberdinen konbinazioekin, eraikinen barruko energia-kontsumoa murrizteko egokienak aukeratzeko helburuarekin. Horrelako teilatuak konponbide arkitektoniko “landa-hiritarra” direla esan daiteke, bai eta iraunkortasuna ziurtatzen dutela ere; eta hirietako ingurumen-poluzioa eta poluzio akustikoa murrizteaz gain, ikusteko atseginak dira.

Informazio eta Albiste Zientifikoen Zerbitzuak (SINC) jaso du ikerketa. Francisco Javier Neilak, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasle eta ikerketaren egileetako bat denak, bertan azpimarratu duenez, "horrelako teilatuek eskaintzen duten abantaila garrantzitsuena, leku geografiko bakoitzean hobekien funtzionatzen duten egiturak eta landare-espezieak aukeratzen direla da". Kasu honetan, 20 modulutan zatitu zuten ikerlariek Colmenar Viejo-n (Madrilen) zegoen esperimentu-eraikin baten estalkia, eta hainbat euskarri eta eskualdeko landarerekin probak egin zituzten, hiru faktore kontuan hartuta: landareen hazteko abiadura azkarra izatea, biomasaren dentsitateak teilatu osoa estaltzea eta ikusmenerako itxura erakargarria edukitzea.

(*) Informes de la Construcción 60 (511) 15-24, 2008. “Las cubiertas ecológicas de tercera generación: un nuevo material constructivo”. Neila González, Francisco Javier; Bedoya Frutos, César; Acha Román, Consuelo

ITURRIA: www.construible.es Kanpoko esteka, 2009/01/07