Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2009/05/12
Hormigoizko teilak
Ur gutxi xurgatzen dutela eta ura husteko gaitasuna dutela kontuan hartuta, zona hezeetan oso erabilgarriak eta praktikoak direla azpimarratu behar da

Neguan kalteak jasateko arriskua izaten dute teilatuek. Ura, elurra, izotza edo haizea teilatua erasotzen duten faktoreak dira eta, zenbait kasutan, teilak kaltetzen dituzte. Negua igarota, estalkiak berrikustea komeni da, hartara, neguak eragindako kalteak konpontzeko eta piezak aldatzeko, beharrezkoa denean.

Merkatuan teila-barietate zabala eskaintzen da, eraikin bakoitzak dituen aukeren eta beharren arabera eta, batez ere, eraikina kokatzen den ingurunera egokituta. Zentzu horretan, hormigoizko teilak egokiak dira giro hezeetan erabiltzeko, % 10etik beherako xurgapena egiten baitute.

Elkarren artean mihiztatzen edo teilakatzen diren piezak dira. Uhin-forma dute, ura errazago husteko. Garrantzi handiko ezaugarria da hori teilen kasuan, hezetasunak eta hezetasunak dakartzan ondorioak ekiditen baitira. Zehazkiago, hormigoizko teilek Europar Batasuneko UNE-EN 490 Arauaren zehaztapenak bete behar dituzte. Pieza iragazgaitzak izateaz gain, izotzarekiko erresistenteak eta erregaitzak dira hormigoizko teilak.

Oztopo nagusia, teilen garraioa eta manipulazioa dira, betiere bitarteko egokiak -mekanikoak normalean (garabiak)- erabili ezean. Teilen pisua eta tamaina dela eta, garraiatzeko zailak gerta daitezke, beraz, kontu handiz maneiatu behar dira.

ITURRIA: www.construnario.com Kanpoko esteka, 2009/05/08