Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2009/05/29
PVTk ingurumena deskontaminatzeko balio duen lehen kanpo-zorua garatu du

PVTko Zuzendari Gerenteak, José Luis Moracho jaunak, jakinarazi zuenez, maiatzean izango da bere konpainiaren “produktu izar” berriaren aurkezpen ofiziala. “Ecogranic” izena jarri zaio produktu berriari eta azken hiru urteetan enpresa nafarrak garatutako ikerketa-lan zabal baten emaitza da. Atzerriko unibertsitate-zentro batekin batera koordinaturik garatu da ikerketa. [..]

“Ecogranic” baldosek katalizatzaile bat dute kanpoko aurpegian. Argiaren aurrean erreakzionatu eta oxido nitrikoak eta beste poluitzaile organiko batzuk giza osasunerako zein ingurumenerako kaltegarriak ez diren partikula bihurtzen ditu. […]

PVTren “produktu izar” berriak ingurumenaren eta iraunkortasunaren ikuspegitik dakartzan abantailez gain, ezin da ahaztu “ehuneko ehunean” ekologikoa den produktu baten aurrean gaudela. Hain zuzen ere, produktua lantzeko prozesuan erabiltzen den funtsezko lehengaia PVTko serieko hondakinak dira. Lehengai horri eraikuntza eta industriaren sektoreko birziklapenetik lortzen diren beste material batzuk gehitzen zaizkio. […]

ITURRIA: Nueva Gestión, 2009 maiatzak 25 – ekainak 14