Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2009/10/07
Eguzki-teilak


Eguzki-argia energia bihurtzeko, teilatuetan eguzki-panel zatarrak jarri ohi dira; baina ez du zertan horrela izan behar. Filadelfiako SRS Energy konpainiak Solé Power Tile sistema sortu du: teila urdin ilunak dira, eguzki-argia etengabe elektrizitate bihurtzeko sortuak; begi bistara, teila arruntez osatutako estalki makur baten itxura du teilatuak. Oraingoz AEBko mendebaldeko kostaldean bakarrik eskura daitezke, baina 2010eko udaberrirako herrialde osoan eskaintzea aurreikusi da.

ITURRIA: www.blogarquitectura.com Kanpoko esteka, 2009/09/30