Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2009/10/14
Etxebizitza batek merkatuan duen balioa eta inguruko ezaugarri kualitatiboak ezagutzea ahalbidetzen duen lehen tresna aurkeztu du axesor enpresak


Balorazio-tresna honek estreinakoz barne hartzen ditu inguruko berariazko aldagaiak, hala nola zarata-maila, kaleen garbiketa edo garraio publikoaren iresgarritasuna, edo katastro-informazioa eta etxebizitzaren gaineko kargak.

Tresna berri hau garatzeko, edozein etxebizitzaren balorazioa egiteko kontuan hartzen diren 400 adierazle erabakigarri monitorizatu eta aztertu dira hiru urtez jarraian. Hemendik gutxira edozein etxebizitzaren prezioak kontsulta egiten denetik 6 eta 12 hilabetera izango duen bilakaera zenbatetsi ahal izango da, egoerari buruzko informazioa eta aurreikuspenezko estatistika-teknikak baliatuz.

axesor-ek aurkezten duen modelo honek estatistika-tresna aurreratuenak erabiltzen ditu eta lurralde espainoleko 20 milioi etxebizitzatik edozeinen balorazio zorrotza eta automatikoa egin dezake, denbora errealean.

ITURRIA: www.urbanoticias.com Kanpoko esteka, 2009/10/05