Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2009/10/16
Zeramikaren institutuak propietate bakterizidak dituzten baldosen ikerkuntzari ekin dio
 

Teknologia Zeramikoko Institutua (ITC) azalera berri bat garatzeko proiektu baten koordinazioaz ari da arduratzen. Azalera horiek propietate bakterizidak eta autogarbigarriak edukiko ditu, efektu iraunkor eta eraginkorrekoa izango da eta industrian erabiliko dira. Proiektuaren izenburua “Azalera fotokatalitikoen garapena, industrian erraz aplika daitezkeen tekniken bitartez" da eta argi ultramorearen aurrean erreakzionatzen duten ezaugarriak dituzten materialak erabili nahi dira.

Fotocer izena du lanak eta ITCk koordinatzen du. Fotocer-ek estaldura fotokatalitiko berriak nahi ditu, gaur egun erabiltzen ez direnak, propietate mekaniko hobeak dituzten, iraunkorragoak diren eta industria-sektore desberdinetan erabil daitezkeen azalerak sortzeko.

ITURRIA: www.construnario.com Kanpoko esteka, 2009/10/06