Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2009/12/10
630 etxebizitza babestu berri baino gehiago ari dira Valentziako Generalitat-earen Energia Aurrezteko eta Iraunkortasunerako Berariazko Kalitate Profila lortzeko izapideak egiten
 

Generalitat-eak sortu duen Kalitate Profila izaera boluntarioa duen kalitate-marka bat da eta berari esker eraikinen kalitatea maila desberdinetan ebalua eta sailka daiteke. Kalitate Profilak bi kalitate-eskakizun ezartzen ditu eraikuntzan: energia-aurrezkia eta baliabide naturalen erabilera iraunkorra. Lortzen den profilaren arabera, etxebizitza babestuen sustatzaileek hiru diru laguntza mota jasoko dituzte: lehen laguntza 1.000 eurokoa izango da etxebizitzagatik, energia-aurrezkian eta iraunkortasunean profil altua lortzen duten proiektuetarako. Etxebizitza bakoitzagatik 2.000 euroko ditu laguntza emango da, batean profil altua eta bestean profil oso altua lortzen duten sustapenetarako. Amaitzeko, etxebizitzagatik 3.000 euroko diru laguntza emango da bi kontzeptuetan profil oso altua lortzen denean.

ITURRIA: construible Kanpoko esteka, 2009/12/01