Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2009/12/15
Europako eta Espainiako eraikuntzaren industriaren egoerari eta aurreikuspenei buruzko Euroconstruct txostena aurkeztu da
 

ITeC institutuak (Institut de Tecnologia de la Construcció de Catalunya) Bartzelonan duen egoitzan eskainitako prentsaurreko batean, ITeC institutuko zuzendari nagusiak, Anton M. Checa jaunak, eta institutu bereko Prospekzio Ekonomikoko Unitateko Josep R. Fontana jaunak, txosten bat aurkeztu eta azaldu dute.

Txosten horren xedea ez da higiezinen merkatua, eraikuntzaren industria baizik. Funtsean, hiru arlotan bereiz daiteke txostenaren informazioa: bizitegi-eraikuntza, bizitegikoa ez den eraikuntza eta ingeniaritza zibila. Halaber, Europako eta Espainiako kasuak bereizi eta aztertzen ditu txostenak.

ITURRIA: scalae Kanpoko esteka, 2009/12/10