Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/01/19
Ihobek eraikuntza iraunkorrari buruzko giden bilduma argitaratu du
Eraikin industrialak, administratiboak, saltokiak eta bulegoak dira eraikuntza iraunkorrari buruzko gidetan jasotako lehen hiru kategoriak. Ihobe sozietate publikoak editatu duen bilduma bat osatzen dute gida horiek
 

Dokumentu horiek guztiak pixkanaka www.ihobe.net Kanpoko esteka atarian euskarri elektronikoan egongo dira eskuragarri. Ingurumenaren aldetik iraunkorragoak izan daitezen, eraikinetan ezar litezkeen zenbait gomendio jasoko dituzte gida horiek, eta bereziki eraikinak diseinatzen, eraikitzen eta mantentzen aritzen diren eragileei egongo dira zuzenduta.

Gidek zenbait eraikin moten bizitza ziklo osoan aplika daitezkeen jardunbide egokien zerrenda luzea jaso dute.

Besteak beste, materialetatik hasi eta eraikuntza prozesua amaitu arteko gaiak lantzen dituzte; baita eraikinaren erabilerarekin lotutako energia eta beste baliabide natural batzuen kontsumoa ere.

Jasotako neurrien helburua eraikinak ingurumenaren aldetik iraunkorragoak izaten laguntzea da, horregatik horien kalitatea gutxitu gabe edo azken erabiltzailearen prestazio eta funtzionalitatea galdu gabe. Gidek metodologia praktiko bat ere badaukate, eraikin mota bakoitzaren iraunkortasun maila kuantifikatu ahal izateko.

Zehazki, aztertutako eraikin tipologia bakoitzeko iraunkortasuna hobetzeko neurri zehatzak jasotzen dituzten fitxak dakartzate argitalpen horiek. Gainera, EAEko kasu praktiko ugari ere bildu dituzte; proiektu dira batzuk, eta jada eraikita daude beste batzuk, eta horietan aplikatutako neurriei buruzko informazioa eskaintzen dute.

ITURRIA: Ihobe Kanpoko esteka, 2010/01/13