Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/01/19
Etxebizitzen trukea indartzen ari da salmenta-formula gisa eta, horri esker, higiezinen agentziek jarduera berri bat gara dezakete
 

Ekimen honek partikularren artean izandako arrakasta ikusita, higiezin-trukea profesionalizatzera animatu dira higiezinen agentzia batzuk. Formula honekin lan egiten duten adituek diotenez, zaila da eragiketa ondo lotzea, hau da, batek bilatzen duen etxebizitza beste batek saltzen duenarekin bat etortzea.

Truke-formula honek ohiko salerosketak baino kudeaketa-lan handiagoa eskatzen du. Jabetza gehienek dute hipoteka-kreditua eta, ondorioz, mailegu hori kitatzeko eta berri bat sortzeko izapideak egin behar dira eta horrek guztiak notario-ekintza ugari eskatzen ditu aldi berean eta koordinatuta.

ITURRIA: Expansión Kanpoko esteka, 2010/01/14