Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/01/21
RENOVARTE, birgaikuntza energetikoaren ezagupenaren atari berria
 

ETRES Consultores-ek aurkeztu duen ekimena da RENOVARTE Kanpoko esteka, eta helburutzat du eraikinen birgaikuntza energetikoaren esparruko ezagupenak zabaltzea, ekimenean nahastutako hainbat eragileren eskutik: profesionalak, herri-agintaritzak eta finken administratzaileak eta eraikinen kudeatzaileak.

Horrez gain, Eraikinen Birgaikuntza Energetikoarekin erlazionatutako hainbat Gida edo Eskuliburu aurkeztu dira edo aurkeztuko dira.

Gida praktikoak:

  • GP1. Badauden eraikinen birgaikuntza energetikorako gida praktikoa

Eraginkortasun energetikoaren gida teknikoak:

  • GEE1. Badauden eraikien birgaikuntza egiteko eraginkortasun energetikorako gida praktikoa
  • GEE2. Eraginkortasun energetikoaren oinarrizko gida

Gida teknikoak (argitaratzeko aurreikusitako data adierazten da parentesi artean):

  • GT1. Birgaikuntza. Isolamendu termikoaren gida teknikoa (2010eko urtarrila)
  • GT2. Birgaikuntza. Leihoen gida teknikoa (2010eko urtarrila)
  • GT3. Birgaikuntza. Girotzearen gida teknikoa eta ACS (2010eko otsaila)
  • GT4. Birgaikuntza. Aireztapenaren gida teknikoa (2010eko otsaila)
  • GT5. Birgaikuntza. Argiztapenaren gida teknikoa (2010eko martxoa)
  • GT6. Birgaikuntza. Energia berriztagarrien gida teknikoa (2010eko martxoa)
  • GT7. Birgaikuntza. Hirigintza eta eraginkortasun energetikoaren gida teknikoa (2010eko apirila).

ITURRIA: RENOVARTE web-orria Kanpoko esteka, 2010/01/21