Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/02/15
Arau berria: EN 16001-Kudeaketa energetikorako sistemak
Eraikal-11 programan Ascobi-Biebak erakundeak aipatutako araua eraikuntza-enpresetan ezartzeko gida baten garapen-proiektu bati ekin zion. Proiektu horren barruko zereginen artean, aipatutako gida enpresa batean balioztatzea dago
 

AENORek UNE-EN 16001:2010 araua argitaratu berri du, hain zuzen ere EN 16001:2009 Europako arauaren gaztelaniazko bertsio ofiziala. "Energia kudeatzeko sistemak – Erabiltzeko betekizunak".

Arau berriak UNE 216301:2007. araua baliogabetzen eta ordezkatzen du. Antzekoa dute edukia biek, bai eta helburu nagusia ere: enpresetarako kostuak energia-kontsumoek eragindako kostuak murrizteko eta berotegi-efektuko gasen isurketak gutxitzeko bitarteko bat izatea.

Enpresak jada badituen kudeaketa-sistemen antzeko egitura du, hartara, errazago bateratu ahal izateko. Araua ziurtatu ahal izango da.

Iturria: Orbita Verde Kanpoko esteka, eta Eraikal, 2010/02/14