Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/02/17
Sulfurcell: eguzki-moduluen bitartez aireztatutako fatxada
 

Sulfurcell enpresa alemanak eguzki-zelulazko modulu fin batzuk garatu ditu eta eraikinen fatxadak estaltzeko erabil daitezke, energia fotovoltaikoko sistema integratu gisa. Eraikinaren itxituran sartuta dagoen azpiegitura batean finkatzen dira, aireztapen naturala dute atzealdean eta euri-urak bertatik igarotzeko prestatuta daude. Horrela, eguzki-panelen tenperatura baxuago egotea lortzen da eta, bide batez, eraginkortasuna areagotzen da.

Iturria: IS-arquitectura Kanpoko esteka, 2010/02/17