Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/03/16
Eguzki leihoa + panela
 

Logela batean sartzen den argi naturalaren kantitatea kontrolatzeko biderik eraginkorrena leihoen beira da, zalantzarik gabe, eta hori da, hain zuzen ere, Smart Energy Glass leiho adimentsuaren kontzeptuaren abiapuntua. Peer + enpresa holandarrak leihoa zeharkatzen duen argi-kantitatea kontrolatzeko leiho adimentsuak sortu ditu; gainera, panel fotovoltaiko baten lana betetzen dute leiho horiek.

Enpresa gehiago ari da zentzu horretan lanean. Izan ere, oso interesgarria izango litzateke beirazko fatxada handiak dituzten eraikinak energia-ekoizle bihurtzea. Smart Energy Glass beirek hiru gardentasun-modu desberdin eskainiko dituzte: iluna bat, argia bestea eta “pribatutasuna” ziurtatzeko hirugarrena; azken horrekin, kanpoaldetik barrukoa ikustea saihesten da, eta berarekin sortuko litzateke energia gehien.

Iturria: IS-Arquitectura Kanpoko esteka, 2010/03/15