Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/03/26
Teilatu adimentsua: neguan berotu eta udan hoztu egiten du
Hiru urtean merkaturatzea aurreikusi dute

Amerikako Estatu Batuetako zientzialari-talde batek teilatuetarako estaldura adimentsu bat sortu du: eguzki-izpiak erakartzen edo aldaratzen ditu, etxean barruan beroa edo hotza mantentzeko. Estaldura lortzeko sukaldeko olioa prozesatu eta polimero likido bat osatzeko erabiltzen da; polimero likido hori plastiko baten antzera gogortzen da ondoren. Produktua birtualki usaingabea, ez-toxikoa eta suaren kontrakoa da eta edozein tonutan fabrika daiteke, argitik ilunera. Teilatuaren tenperatura % 50-80 artean murrizten du beroa egiten duenean eta % 80 arte areagotzen du hotza egiten duenean.

Iturria: Construnario Kanpoko esteka,  2010/03/22 eta Blog Solar Jumanji Kanpoko esteka,  2010/03/23