Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/04/20
"Home for Life": etxe iraunkor batean bizitzea

VELUX Model Home2020 proiektuaren barruan kokatu behar da “Home for Life” esperimentua. CO2 isurketak neutralizatzeko diseinatu den etxebizitza familiabakar bat da; familia bat ari da bertan bizitzen eta urtebetez egingo du, etorkizuneko etxebizitzak nolakoak izango diren ezagutzea bilatzen duen esperimentu honetan.

Igarotako lehen sei hilabeteetan ikusi denez, etxebizitza egokitu egin da pixkanaka, bertan bizi diren biztanleen erosotasun-beharrak asetzeko. Lau ondorio garrantzitsu azpimarra daitezke:

  1. Etxeko biztanleek kontrola eskuratu nahi izaten dute. "Home for Life" egokitu behar da esperimentua egiten duen familiaren beharretara, eta ez alderantziz. Garbi geratu da giza faktorea erabakigarria dela "Home for Life" esperimentuan.
  2. Teknologia konfiguratzeko denbora behar da. Hasierako balioa zehaztu eta doitu behar da, ahalik eta giro egokiena sortzeko eta eguzki-energia ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
  3. Berokuntzarako energia-kontsumoa espero zena baino altuagoa izan da, nabarmen.
  4. Argi naturala, barne-giroa eta bista onak edukitzea faktore positiboak dira, zalantzarik gabe.

Iturria: Energelia Kanpoko esteka, 2010/04/19