Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/04/28
Mater Digital 2.0, material berritzaileen on line datu-base berria

Foment de les Arts i el Disseny (FAD) erakundeak lankidetza-akordio bat sinatu du Construmatica.com-ekin Mater Digital 2.0 egiteko. Ekonomiaren sektore desberdinetatik, eraikuntzatik botikagintzara eta ehungintzatik energiara, material berriei buruzko informazioa eskuratzeko plataforma berri bat da.

2008an sortu zen Mater proiektua, “Mater in progress” material berriekin garatutako proiektu espainolen erakusketa gisa, eta garatuz joan da, FADen Materialen Zentro Mater bihurtu arte. Espainiako lehen materialoteka sektore anitza da eta nazio-mailan erreferentzia materialen berrikuntzarekin lotuta.

Eraikuntzaren sektorearen barruan, bakarrik, Mater-ek hainbat material erabiltzen ditu, hala nola T bikoitzeko habean erabiltzen dena, altzairuzko habe bat bezain gogorra eta haur batek altxatzeko moduko arina, kostu baxuko gailu fotovoltaikoak; hormigoi autogogortzailea eta koloreztagarria; hormigoi zeharrargia; kutsadura kentzen duen fatxadetarako zeramika, eta abar.

Iturria: Construmática Kanpoko esteka, 2010/04/27