Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/04/28
Novacem, zementu berdea

Artikulu hau Technology Review aldizkariak urtero lantzen duen indartzen ari diren 10 teknologia garrantzitsuenen zerrendaren barruan dago. Ondoren adierazitako estekan Kanpoko esteka klikatuz ikus daiteke zerrenda osoa.

Hormigoirako zementuaren fabrikazioa, kareharri langartua, buztina eta harea 1.450ºC-ra berotzean datza. Ikatza edo gas naturala erabiltzen da erregai gisa. Prozesuan karbono-dioxido asko sortzen da: erabilera orokorreko Portland zementuaren tona metriko bat fabrikatzeko 650 eta 920 kilo karbono-dioxido inguru sortzen da. 2009an mundu osoan 2,8 miloi tona metriko zementu ekoiztu zirela kontuan hartuta, karbono-dioxido guztien ehuneko bostera iritsi zirela ikus daiteke.

Startup Novacem enpresak Londresen du egoitza eta isurketak desagerrarazteko lanean ari da. Horretarako, fabrikazioan askatzen duena baino karbono-dioxido gehiago xurgatuko duen zementu baten bila ari da. Tona bakoitzeko 100 kilogramo berotegi-efektuko gas atxikitzea lortzen da.

2011n Novacem-ek bere zementu-formulazio berria fabrikatzen hasteko fabrika pilotu bat eraikitzea aurreikusi du.

Enpresari eta bere produktuari buruzko informazioa Eraikal-ek 2009/09/16 egunean Kanpoko esteka argitaratutako berri batean ikus daiteke; IS-arquitectura Kanpoko esteka orrian agertu zen albisteari buruz hitz egiten zuen.

Iturria: Construnario Kanpoko esteka, 2010/04/27