Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/05/19
Barruko lorategi bertikalak

Alacanteko jatetxe batean dago Espainiako lehenengo barruko lorategi bertikala. 25m2-ko azalera betetzen duen landare-pareta bat da. Horma batek bereizten du, hezetasuna igortzea ekiditeko eta landareen hazkundea ahalbidetzeko. Sistemaren funtsezko alderdi bat da goitik grabitate bidez erortzen den ur-zirkuitu itxi batekin ureztatzen dela; ondoren, erretilu batean jasotzen da, behean, eta ponpa batek berriro isurtzen du. Landareak beti daude elikatuta, lurrik gabe egonda ere.

Hainbat datu interesgarri: 1m2-ko landare-estaldurak pertsona batek urte batean behar duen oxigenoa sortzen du eta 130 gramo hauts hartzen ditu aldi berean; lau solairuko eraikin batean 60m2-ko landare-lorategia jartzen bada fatxadan, urtean 40 tona gas kaltegarri iragazi ahal izango lirateke. Eta etekin handia lortuko litzateke funtzio isolatzaileari, termikoari zein akustikoari, dagokionez.

Lorategi bertikal hau sortu duen enpresak paisajismo urbano Kanpoko esteka izena du.

Iturria: IS Aquitectura Kanpoko esteka, 2010/05/18