Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/05/20
Etxebizitza baten merkatuko balioa ezagutzeko tresnak

ST-Sociedad de Tasación sozietateak stvalora.com Kanpoko esteka aurkeztu du. Higiezin-balorazioak egiten dituen atari bat da eta etxebizitza baten prezioak modu azkarrean eta arinean ezagutzeko aukera ematen du.

Etxe bat erosi ala saldu nahi baduzu, edo etxe baten gutxi gorabeherako prezioa ezagutu nahi baduzu, SMS bakar bat bidaliz jakin daiteke. ST-Sociedad de Tasación sozietateak balorazio elektronikoa egiteko tresna berri bat aurkeztu du: balioaren zenbatespena on line (Automated Valuation Model , AVM). Tresna horri esker, erabiltzaileak etxe baten prezioa azkar kontsulta dezake, konpainiaren stvalora.com atarian galdeketa txiki bat bete eta gero.

Horrenbestez, web-galdeketa batean etxearen ezaugarriei buruzko gutxieneko datu batzuk adierazi behar dira (kokapena, eraikinaren ezaugarriak, eta abar). Eskaera egiteko SMSa bidali eta gero, segundo gutxira erabiltzaileak kode bat jasotzen du mugikorrean. Kode hori baliatuz ikusi ahal izango du web-ean berari interesatzen zaion higiezinaren balioa. Zerbitzuak 3,99 euroko kostua du.

Eraikal-en dagoeneko mota horretako hainbat tresna aipatu dira:

  • 2009/10/14 eguneko berrian Kanpoko esteka, Axesor Kanpoko esteka.
  • 2010/03/16 eguneko berrian Kanpoko esteka adierazten zenez, Tasaciones Hipotecarias atalak, BNP Paribas Real Estate erakundeko Balorazio eta Tasazio atalak, bizitegi-balorazioak egiteko on line zerbitzu bat martxan jarri zuen. TH-AVM da aipatutako zerbitzuaren izena eta 20 euroren truke etxebizitza batek merkatuan duen balioa kalkulatzen du, hiru minutu baino gutxiagotan.

Iturria: Idealista.com Kanpoko esteka, 2010/05/18