Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/05/20
LIFEWALL: landare-fatxada

Castelló-ko Ceracasa enpresa , zoladura eta estalduren fabrikazioan jarduten duena, landare-fatxadak fabrikatzen hasi da, LIFEWALL eta BIONICTILE bezalako produktuen eskutik.

LIFEWALL 1m2-ko panelak dira, edozein motako landare eusteko. Tanta-jario bidez ureztatzen dira landareak, ura modu neurritsuan erabiliz, eta abantaila handiak ematen dizkio proiektu-egileari panelak berak nahi bezala kokatu baititzake.

Maqla Arquitectos, Azahar Energy y Ceracasa enpresako Emilio Llobat arkitektoak sortu du LIFEWALL.

BIONICTILE portzelanazko eratorri bat da eta aireko nitrogeno-oxidoak (NOx) suntsitzeko gaitasuna du. NOx errekuntza orotan sortzen da (ibilgailu eta industrien kutsadura).

Produktu horiei buruzko informazio gehiago: Ceracasa Kanpoko esteka.

Iturria: Blog IS-Arquitectura Kanpoko esteka, 2010/05/19