Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/05/28
Agiria: "Eraikin berdeak. Lehentasunezko nitxoa"
Agiria: "Green buildings. A niche becomes mainstream"

Eraikin berdeen ziurtapena funtsezkoa izatera iritsi daiteke higiezin-sektore eraginkor bat lortzeko egin beharreko lanean. Produktu berriek eraikuntza-kode zorrotzenak bete behar dituzte besteak beste, eta ziurtapenak lortzeko gero eta eskakizun-maila altuagoko araudiak bete behar dituzte. Ziurtapen-sistemen eragina nabarmena da merkatuetan eta kontuan hartzen dituzte jabeek eta negozioetan erabakiak hartzeko orduan. Gauzak ondo egiteko, inbertsioen erabakiak hartzeko kontuan hartu behar da bizi-ziklo osorako kostuen murrizketa eta inbertsio-ingurunearen hobekuntza lortu nahi direla. Hala ere, ez dago arau orokorrik, ezta neurririk ere, eraikin berdeetarako eta sistemen ziurtapenerako. Alde batetik, ezberdintasun klimatiko eta historikoei zor zaie egoera hori. Ziurtapen-sistemak eta arauak alderatzeko ezintasunak are zailago egiten du eraikin berdeen aldeko aukera egitea eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzea. Alderatzeko lanak erraztuko balira, gardentasuna irabaziko luke higiezin-sektoreak.

Agiria ingelesez dago eta Deustsche Bank Research erakundeak landu du. Berriaren iturrian eskura daiteke.

Agiriaren kapitulu batean hainbat ziurtapen-sistemaren konplexutasuna alderatzen da (LEED, BREEAM, DGNB, HQE, SBTool).

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2010/05/26