Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/06/01
Etxebizitzetako energia-kontsumoa % 20 murrizteko xedea duen Europako proiektua

Sant Cugat da, Bristol (Erresuma Batua), Leipzig (Alemania) eta Sofia (Bulgaria) hiriekin batera, 3-E Houses proiektuan Kanpoko esteka parte hartuko duen hirietako bat. Proiektu hori Europako Erkidegoak sustatutakoa da, eta etxebizitzetako energia-kontsumoa hobetzea du helburu. Sistema domotikoak instalatzearen bidez eta informazioko teknologiak erabiltzearen bidez (IKT), etxebizitzetako energia-kontsumoa % 20 arte murriztea du helburu proiektuak.

Gas Natural Fenosa eta Indra (proiektu europarreko bazkide direnak, San Cugateko Udalarekin batera) arduratuko dira sistema teknologikoa diseinatzeaz eta instalatzeaz, etxebizitzen energia eraginkortasuna hobetzeko. Lehenik eta behin, energia-konpainiak bi eraikinetako energia-kontsumoa ikuskatuko du, eta ondoren, azken belaunaldiko gailuak, Indrak diseinatutakoak, instalatuko ditu etxebizitzetan, energia-aurrezkia ahalbidetzeko. Besteak beste, tenperatutako termostatoak, argiak piztea eta itzaltzea ahalbidetuko duten presentzia-sentsoreak edo klimatizazio-sistema kontrolatzeko gailuak erabiliko dituzte.

Gailu guztiak instalatu ostean, bertan bizi direnek aukera izango dute une oro eta internet bidez kontsultatzeko beren etxebizitzako kontsumo erreala. Modu horretan, Gas Natural Fenosa enpresak zehatz-mehatz ezagutu ahal izango du etxebizitza bakoitzaren profil energetikoa. Informazio horren bidez, konpainiako langile teknikoek estrategia jakin bat proposatuko diete bertan bizi direnei, beren energia-kontsumoaren kurba leuntzeko. Helburua da etxebizitzetako kontsumoaren zati bat energia elektrikoa merkeagoa den eta gutxiago kutsatzen duen orduetara aldatzea.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2010/06/01