Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/06/02
"Espainiako Hirigintza Plangintzako Iraunkortasunaren Liburu Zuria" argitaratu du Espainiako Gobernuko Etxebizitza Ministerioak
Berria eman den egunean liburu zuria ez dago eskuragarri oraindik

Etxebizitza Ministerioaren koordinaziopean landu da “Liburu Zuria” Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. Iraunkortasunerako 112 irizpide ezartzen ditu liburuak, plangintzako eragin-esparru nagusiak barne hartzen dituzten zazpi multzotan bilduta: hiriko ingurunea, hiri-lurzorua, garraioa, baliabideak, hondakinak, gizarte-kohesioa eta parte-hartzea eta gobernantza.

Horrez gain, Espainiako hirigintza-plangintza garatzen duen eta indarrean dagoen araudia erakusten du liburuak eta ondorio desberdinak islatzen ditu. Zentzu horretan, “hutsune nagusitzat” hirigintza-planak onartzean hiritarren parte-hartze aktiborik egiten ez dela azpimarratzen da.

Era berean, tamalgarritzat jotzen du liburuak arau autonomiko ia guztietan auzoetako ekipamendu eta zerbitzuen eskaintza hobetzea edo oinezkoentzako bideak eta bidegorriak eraikitzea bezalako alderdiei aipamenik ez egitea.

Bestalde, hiri-plangintza iraunkorra lortzeko funtsezkoak diren proposamenak barne hartu dira "Liburu Zurian". Besteak beste, hirigintza-sektorera oreka ekartzeko egin beharreko lanari buruz hitz egiten da. Zentzu horretan, birgaikuntza sustatu behar dela eta "stock"-aren zati bat arrazoizko prezioak dituzten etxebizitzen parkea areagotzeko erabili behar dela adierazten da, eta hirigintza-legeria ingurumenekoarekin lotuta garatzeko beharra edo hirigintza-plangintzan ohikoak diren iraunkortasun-adierazleak eta –irizpideak erabiltzeko beharra azpimarratzen da.

Iturriak: Cinco Días Kanpoko esteka eta Etxebizitza Ministerioa Kanpoko esteka, 2010/06/01