Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/06/04
Galdiano-k zentro logistiko bat eraiki du Angolan: 21 eraikin 50.000 m2-tan
114 milioi eurogatik eta Espainiako lankidetzarako funtsen finantzaketarekin

Galdiano Construcciones enpresak Kanpoko esteka  aldi baterako enpresa-elkarte bat osatu du Texeira Duarte konpaini portugaldarrarekin. Elkartzean, hainbat eraikuntza-enpresa espainol garrantzitsu gainditzea lortu du, hala nola Dragados, FCC, Ferrovial eta OHL, beste batzuen artean.

Konpainiaren 2009-2010 Plan Estrategikoaren esparruan, duela urtebete hasi zen Galdiano atzerriko merkatuetan sartzen Kanpoko esteka. Nazioartean hedatzeko, politikoki egonkorrak diren herrialdeak eta enpresei berme juridikoa ematen diotenak bilatzen ditu konpainiak. Mauritanian ireki zuen lehen egoitza eta egoitza gehiago ditu Afrika eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan. Horietan guztietan obra zibileko eta erantzukizuneko hainbat proiekturen lizitazioetan parte hartu du.

Galdiano enpresak ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001 ziurtapenak ditu. Eraikal-ek lagundu dio azken arauaren ezarpenean, Eraikal-en laguntzarekin ziurtatutako enpresen zerrendan Kanpoko esteka ikus daitekeen moduan.

Iturria: Inmodiario Kanpoko esteka, 2010/06/03