Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/06/10
Copenhague-k "teilatu berdeak" instalatzeko betebeharra ezartzen duen ordenantza bat argitaratu du

2015ean karbonoarekiko neutrala den hiri bat izatera iristeko estrategia globalaren ildotik, Copenhaguek ordenantza bat argitaratu du. Horren arabera, teilatuan 30 gradutik beherako malda duten eraikin berrietan “teilatu berdeak” instalatu beharko dira. Copenhaguek 20.000 metro koadro teilatu lau ditu eta urtero landarediarekin estaliko den 5.000 metro koadro egitea aurreikusi da.

Teilatu begetalek edo teilatu berdeek abantaila ugari ekartzen dizkiete eraikinei eta horien inguruei: euri-uraren % 80 arte xurgatzen dute, hiriko tenperaturak gutxitzen dituzte eta teilatuetako oihal asfaltikoak izpi ultramoreen aurka babesten dituzte.

Iturria: Ateneo Naider Kanpoko esteka, Inhabitat-eko Kanpoko esteka berria oinarrian hartuta, 2010/06/09