Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/06/09
Pareta beltzak aire egokituaren ordez
"The Blue Economy" liburuaren egilea den Gunter Pauli-ren artikulua

Berogailu, haizagailu eta aire egokituaren sektoreak erronka garrantzitsu bat du aurrean: konpresore tradizionalak eta aire-ponpak baztertzeko aukera du, pareta beltzak dituen bero- eta hotz-sistema baten diseinuari esker. Hegoaldera begira dagoen eraikinaren zatiak pareta beltz bat du. Aire-ganbera bat du pareta horrek, polikarbonato gardenarekin, eta mahuka malguak ditu, eroankortasun handiko aluminiozko paperarekin. Airea ezkerretik sartzen da eta eskuinaldera zabaldu, ardatz bertikalera iritsi arte. Bertatik gora egiten du eta kanporatu egiten da aire beroa.

Gunter Paulik natura kaltetu gabe enplegua sustatzeko eman dituen ehun ideien artetik bat da hori. Bere liburuan barne hartutako ideiekin, hamar urtetan 100 milioi enplegu arte sor daitezke.

Informazio gehiago, Expansión Economía Azul-en web-orrian Kanpoko esteka, Blue Economy web-orritik Kanpoko esteka eskura daiteke.

Iturria: Expansión Kanpoko esteka, 2010/06/09