Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/06/24
Leiho-sistemak bi beira isolatzaileren artean fase-aldaketa duten materialekin

GlassX leiho-sistemak Kanpoko esteka bi beira isolatzaileren artean fase-aldaketa duten materialak (phase-change materials edo PCM) erabiltzen ditu.

Tenperatura baxuetan, PCMa solidoa eta zeharrargia da baina, berotzean, urtu eta garden bihurtzen da. Horri esker, leihoak eguzkiaren beroa bereganatzen du egunez eta askatu egiten du poliki gauez, materiala hoztu ahala.

Leihoek sistema barreiatzaile bat dute eta urtaro desberdinetan eguzkiak duen kokapena hartzen da kontuan horren bitartez: udako eguzki-energiaren zati handi bat islatzen dute eta irradiazio maximoa ahalbidetzen dute neguan, argiaren eraso-angelua askoz ere baxuagoa denean.

Iturria: Ison 21 Kanpoko esteka, 2010/06/24