Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/07/09

Compact Habit-ek hiru egunetan etxebizitza-eraikin bat egin du sistema modular batekin

Compact Habit-ek Kanpoko esteka garatu eta patentatu duen eraikuntza modular industrializatuaren sistemarekin (eMii), moduluak erabat ekipatuta irteten dira fabrikatik eta guztiak pilatu eta konektatu besterik ez da egin behar.

Banyoles-eko (Girona) proiektua babes ofizialeko 30 etxebizitzen eraikin bat da. Institut Català del Sòl –INCASOL- delakoak zuzentzen du gazteentzako proiektu hau eta etxebizitzak hileko 200 euroren truke alokatuko dira. Etxebizitza-blokeak behe solairua eta hiru solairu gehiago ditu. Etxebizitza bakoitzak 40,3 metro koadroko azalera du eta sukaldea, komuna eta armairuak ditu.

Eraikal-en Compact Habit eta bere eMii sistemari buruzko hainbat berri argitaratu ditugu. Azkena "FEM INDÚSTRIA" (industria egiten dugu) Kanpoko esteka sariari buruz izan da.

Iturria: Urbanoticias Kanpoko esteka, 2010/07/09