Azken eguneratzea: 2010/07/15
Etxebizitzak saltzeko modu berriak Espainian
2010eko uztaileko higiezinei buruzko berrietan etxebizitza saltzeko hainbat modu berri aipatzen dira:
- Caixa Catalunya, Tarragona eta Manresak 2.000 higiezin merkaturatu dituzte: erosleak hiru urte edukiko ditu etxebizitza itzultzeko, eta kutxak hasierako salmenta-prezioan berriro erosteko konpromisoa hartzen du .
- Metrovacesa-k, Groupon-ekin batera, deskontu handiagoa proposatzen dute etxebizitzaren erosketan, multzoan edo taldean erosten bada. Taldean egiten den erosketak (web-orri baten bitartez), % 3ko deskontu gehigarri bat lortzen du, betiere gutxienez 5 lagunek sustapeneko etxebizitza bana erreserbatzen badute eskaintzak irauten duen bitartean ; kasu honetan, 8 egun dira. Guztira 15 etxebizitza dituzte Valentziako resort batean.
Iturria: El Mundo e Idealista, 2010/07/09