Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/10/20

Compact Habit-ek Gironan eraikitako unibertsitate-etxebizitzak Europako GreenBuilding programaren barruan sartu dituzte

GreenBuilding Europar Batasunak sustatzen duen programa boluntario bat da. Helburutzat du, energia aurrezteko neurriak ezarriz edo energia berriztagarriak erabiliz, bizitegikoak ez diren eraikinetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko moduak sustatzea

Programan parte hartu ahal izateko, energia-auditoria bat egin behar da eta ezarriko diren neurriak eta espero den aurrezkia zehaztuko dituen jarduera-plan bat garatu behar da. Ondoren, Europako Batzordearen eta programaren kudeaketaz arduratzen den erakunde nazionalaren onespena jaso behar da. Espainiaren kasuan, Rovira y Virgili Unibertsitatea da erakunde arduraduna. GreenBuilding Kanpoko esteka programan sartzen den hamaseigarren bazkide espainola da Compact Habit.

Eraikal-en lehenago ere argitaratu dira Compact Habit-i Kanpoko esteka buruzko berriak, bai eta Greenbuilding Kanpoko esteka programari buruzkoak ere.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2010/10/19