Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/11/02

Alergikoak diren pertsonentzako hotelak eta jatetxeak

Mundu osoan 400 milioi pertsonak pairatzen dute errinitis alergikoa eta 300 milioik dute asma. Estatuko biztanleen % 20-25 artean alergikoak direla esaten da, eta azterketa batzuetan 2050. urterako Europako biztanleriaren erdia alergikoa izango dela defendatzen dute

Hyatt kateak dagoeneko pertsona alergiko eta asmatikoentzako berariaz diseinatutako logelak eskaintzen ditu 60 hoteletan. Disney parkeetako jatetxeetan –Pariseko parkean eta Amerikako Estatu Batuetakoan- janari bereziak prestatzen dira zeliakoentzat eta elikagaiekin lotutako alergiak dituzten pertsonentzat.

Oso zaila da Espainia osoan elikagaiekin erlazionatutako alergiak dituzten pertsonentzako prestatuta dagoen jatetxe bat aurkitzea. Eta ia ezinezkoa da Espainiako hoteletan pertsona alergikoentzat eta asmatikoentzat berariaz prestatutako logela bat aurkitzea.

Eraikal-en hoteletako negozio-eredu berriei buruzko albisteak argitaratu dira lehenago ere: “Hotelen arkitektura-formula berriak: ibiltariak eta hormigoizko hodietan“ Kanpoko esteka.

Iturria: Hazten diren ETEen sekretua Kanpoko esteka, 2010/10/29