Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/11/03

Autogarbitzeko gai diren zeramika, zura, harri naturala, metala eta zementua garatzea

Teknologia Zeramikoaren Institutuak (ITC), Valentziako Industria Ertain eta Txikiaren Institutuaren (Impiva) laguntzarekin, sistema berri bat garatu du; berari esker, zeramika, egurra eta harri naturala erabiliz produktu desberdinak eta zementuak lortzen dira. Gai berri horiek autogarbitzeko gaitasuna eta azalera hidrofiloa dute, nanoteknologiaren ezarpenari esker

Impiva Sareko institutuak zuzendu duen ikerlanaren xedea estaldura fotokatalitikoak garatzea izan da. Hain zuzen ere, eguzki-argiarekin erreakzionatzen duten estaldurak dira eta substratu mota desberdinetan aplikatuz, lurrunaren aurkako eragina dute, gaiaren zahartzea atzeratzen dute nabarmen eta garbiketa- eta konponketa-lanen gastuak aurrezten dira.

Eraikal-en lehenago argitaratutako berri batean ikerlan bera aipatzen zen, baina baldosak ziren ardatza orduan: “Zeramikaren Institutua propietate bakterizidoak dituzten baldosak ikertzen ari da” Kanpoko esteka. Berriari helduta, badirudi material gehiago barne hartu dituztela ikerketan.

Iturria: Europa Press Kanpoko esteka, 2010/11/01