Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/11/08

Lookotels: negozio-eredu berriak modulu aurrefabrikatuak dituzten hotelen bitartez

Lookotels Madrilgo enpresa bat da: "low cost" hotelak diseinatzen ditu, bizitegi-unitate independenteekin

Elementu aurrefabrikatu modularrak erabiltzen dira: elementu autoeramaileak dira eta denbora gutxian muntatzen eta desmuntatzen dira; “obra lehorra” da, modulu guztiak lantegi batean egin baitira, horrek dakartzan kalitate-abantailekin batera. Horrelako hotelak egiteko epea laburragoa da, ia erdia, eta askoz ere energia gehiago aurrezten da (% 40 arte), isolamendu termikoari eta girotze kontrolatuari esker, eta bezeroa ez dagoenean hornikuntza ixteko presentzia-kontrolak erabiltzen dira, eta abar.

Lookotels-en Kanpoko esteka web-orrian adierazten denez, iraunkortasun-baldintzak betetzen dira eraikuntzan eta energia berriztagarriak erabiltzen dituzte. Halaber, negozio-eredu desberdinei buruz hitz egiten da:

  • Hotelen eraikitzaile, diseinatzaile eta ustiatzaile dira. Eraiki, diseinatu eta frankiziatu egiten dute.
  • Proiektu bereziak eta banakakoak garatzeko aukera desberdinak aztertzen dira; zenbait kasutan eraikinak marka baterako pertsonalizatzen dira.
  • Beste aukera bat da hotelak eraiki eta erabiltzeko prest eskaintzea, jada badagoen eraikin batera egokitutako sistema modular bat erabiliz.

Iturria: IS Arquitectura Kanpoko esteka, 2010/11/06